{"id":7564,"date":"2026-02-24T07:52:14","date_gmt":"2026-02-24T07:52:14","guid":{"rendered":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/?p=7564"},"modified":"2026-02-24T07:53:16","modified_gmt":"2026-02-24T07:53:16","slug":"irekita-dago-natura-lehengoratzeko-plan-nazionalaren-kontsulta-publikoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/irekita-dago-natura-lehengoratzeko-plan-nazionalaren-kontsulta-publikoa\/","title":{"rendered":"IREKITA DAGO NATURA LEHENGORATZEKO PLAN NAZIONALAREN KONTSULTA PUBLIKOA"},"content":{"rendered":"<p><strong>Natura lehengoratzea<\/strong> gure garaiko erronka kolektibo handietako bat bihurtu da. Klima-aldaketak, biodibertsitatearen galerak eta ekosistemen degradazioak markatutako egoera batean, ibaiak, basoak, hezeguneak, kostaldeak eta nekazaritza- eta hiri-inguruneak berreskuratzea ez da soilik ingurumen-kontua: osasun publikoaren, gizarte-kohesioaren eta garapen jasangarriaren aldeko apustua ere bada.<\/p>\n<p>Esparru horretan, Espainiako Gobernuak, <strong>Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren<\/strong> bidez, abian jarri du Natura Lehengoratzeko Plan Nazionala egiteko prozesua, Europako Parlamentuak eta Europar Batasuneko Kontseiluak <strong>ekosistemak berreskuratzearen<\/strong> arloan dituzten Europako helburuekin bat etorrita.<\/p>\n<p>Prozesu horren zati modura, <strong>herritarren kontsulta publikoa<\/strong> gaitu da, gizarteak gaur egungo ingurumen-erronkak zelan hautematen dituen eta gure lurraldeen etorkizunerako funtsezkotzat jotzen dituen lehentasunak zeintzuk diren jakiteko.<\/p>\n<p>Bildutako informazioa aztertu eta Planaren azken idazketan sartuko da, eta honako hauetarako <strong>neurri zehatzak definitzen<\/strong> lagunduko du:<\/p>\n<ul>\n<li>Ekosistema degradatuak berreskuratzeko.<\/li>\n<li>Konektagarritasun ekologikoa hobetzeko.<\/li>\n<li>Naturan oinarritutako irtenbideak bultzatzeko.<\/li>\n<li>Muturreko fenomenoen aurrean (lehorteak eta uholdeak) erresilientzia indartzeko.<\/li>\n<li>Ingurumenaren lehengoratzea hiri- eta landa-plangintzan txertatzeko.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Herritarren parte-hartzea funtsezko elementua da<\/strong> plan eraginkor, anbizio handiko eta gizarte- eta lurralde-errealitatearekin lotutako bat egiteko. Herritarren, profesionalen, gizarte-erakundeen eta produkzio-sektorearen esperientzia eta pertzepzioa funtsezkoak dira politika publiko inklusiboagoak eta eraginkorragoak diseinatzeko.<\/p>\n<p><strong>Kontsultari erantzutea prozesu erraza da eta minutu gutxi batzuk baino ez dira behar<\/strong>. Gainera, zure ingurunearekin partekatzen baduzu jende gehiagorengana iritsiko da eta azken emaitza aberastuko da.<\/p>\n<p>&#x1f449; <strong>Hemen dago kontsulta<\/strong>: <u><a href=\"https:\/\/lnkd.in\/dR2Ec3Jy\">https:\/\/lnkd.in\/dR2Ec3Jy<\/a> <\/u><\/p>\n<p>Ekarpenak bidaltzeko epea <strong>martxoaren 31ra<\/strong> arte egongo da zabalik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Natura lehengoratzea gure garaiko erronka kolektibo handietako bat bihurtu da. Klima-aldaketak, biodibertsitatearen galerak eta ekosistemen degradazioak markatutako egoera batean, ibaiak, basoak, hezeguneak, kostaldeak eta nekazaritza- eta hiri-inguruneak berreskuratzea ez da soilik ingurumen-kontua: osasun publikoaren, gizarte-kohesioaren eta garapen jasangarriaren aldeko apustua ere bada. Esparru horretan, Espainiako Gobernuak, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren bidez, abian jarri [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":7562,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7564"}],"collection":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7564"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7564\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":7566,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7564\/revisions\/7566"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/7562"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7564"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7564"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7564"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}