{"id":7066,"date":"2025-05-23T12:47:56","date_gmt":"2025-05-23T12:47:56","guid":{"rendered":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/?p=7066"},"modified":"2025-05-23T12:47:56","modified_gmt":"2025-05-23T12:47:56","slug":"maiatzaren-22a-dibertsitate-biologikoaren-nazioarteko-eguna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/maiatzaren-22a-dibertsitate-biologikoaren-nazioarteko-eguna\/","title":{"rendered":"Maiatzaren 22a \u2013 Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna"},"content":{"rendered":"<p>Urtero, maiatzaren 22an, Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Nazio Batuek ezarri zuten egun hori, biodibertsitateak ekosistemen orekan eta Lurrean bizia mantentzean jokatzen duten funtsezko papera aitortzeko.<br \/>\nDibertsitate biologikoa, hau da, organismo bizien aldakortasuna, izaki horiek edozein bizileku daukatela ere \u2014lehorreko eta itsasoko ekosistemak eta beste ur-ekosistema batzuk barne, bai eta haiek osatzen dituzten konplexu ekologikoak ere\u2014, ezinbestekoa da giza biziaren euskarri diren sistema naturalen funtzionamendurako.  Dibertsitate horrek barne hartzen ditu hala espezieen barneko dibertsitate genetikoa, nola espezieen eta ekosistemen dibertsitatea.<br \/>\nBiodibertsitatearen hondamen bizkorra XXI. mendeko ingurumen-krisi nagusietako bat da. Biodibertsitateari eta Zerbitzu Ekosistemikoei buruzko Gobernu arteko Plataformaren arabera (IPBES), milioi bat espezie inguru galtzeko arriskuan daude \u2013haietako asko datozen hamarkadetan\u2013, neurri eraldatzailerik hartzen ez bada.  Arrazoiak askotarikoak dira: habitaten zatiketa eta galera, klima-aldaketa, kutsadura, baliabideen gehiegizko ustiapena eta espezie exotiko inbaditzaileak sartzea.<br \/>\nIzan ere, ekosistema osasuntsuek, basabizitzaren bizitoki izan ez ezik, klima erregulatzen dute, airea eta ura arazten dituzte, uholdeetatik babesten gaituzte, eta osasun-, kultura- eta ongizate-iturri dira.  Biodibertsitatea babestea erresilientzia ekologikoan eta bizi-kalitatean inbertitzea da.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urtero, maiatzaren 22an, Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Nazio Batuek ezarri zuten egun hori, biodibertsitateak ekosistemen orekan eta Lurrean bizia mantentzean jokatzen duten funtsezko papera aitortzeko. Dibertsitate biologikoa, hau da, organismo bizien aldakortasuna, izaki horiek edozein bizileku daukatela ere \u2014lehorreko eta itsasoko ekosistemak eta beste ur-ekosistema batzuk barne, bai eta haiek osatzen dituzten konplexu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":7068,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7066"}],"collection":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7066"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7066\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":7071,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7066\/revisions\/7071"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/7068"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7066"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7066"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7066"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}