{"id":6906,"date":"2025-05-09T07:39:38","date_gmt":"2025-05-09T07:39:38","guid":{"rendered":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/?p=6906"},"modified":"2025-05-09T07:39:38","modified_gmt":"2025-05-09T07:39:38","slug":"mezularitza-jasangarria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/mezularitza-jasangarria\/","title":{"rendered":"MEZULARITZA JASANGARRIA"},"content":{"rendered":"<p>Mezu digitalak bidaltzeak \u2013adibidez, mezu elektronikoak eta WhatsAppeko mezuak\u2013 ingurumen-inpaktua du, zerbitzarien, telekomunikazio-sareen eta gailu elektronikoen energia-kontsumoaren ondorioz. Karbono-aztarna txikiagoa da komunikazio-metodo tradizionalena baino (posta arruntarena, esate baterako), baina, modu masiboan erabiliz gero eta datuak biltegiratuz gero, inpaktua esanguratsua da.<\/p>\n<ol>\n<li><strong> Nola kutsatzen du mezu elektronikoen eta WhatsApp mezuen bidalketak?<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Ingurumen-inpaktua hiru iturri nagusitatik dator:<\/p>\n<ul>\n<li><u>Zerbitzarien eta datu-zentroen energia-kontsumoa:<\/u> Mezu elektronikoak eta WhatsAppeko mezuak biltegiratze- eta prozesatze-zerbitzarien bidez garraiatzen dira. Zerbitzari horiek egunean 24 orduz funtzionatzen duten eta elektrizitate asko kontsumitzen duten datu-zentroetan daude. Google, Microsoft eta Meta bezalako enpresek datu-zentro erraldoiak erabiltzen dituzte, etengabe hoztea eta mantentzea behar dutenak.<\/li>\n<li><u>Telekomunikazio-sareen energia-kontsumoa:<\/u> E-mailek eta mezuek zuntz optikoko sareen eta telefonia mugikorreko dorreen bidez bidaiatzen dute, eta horrek elektrizitatea eskatzen du datuak transmititzeko.<\/li>\n<li><u>Erabiltzaileen gailuen energia-kontsumoa<\/u>: Ordenagailuek, mugikorrek eta beste gailu batzuek mezuak bidaltzeko, jasotzeko eta biltegiratzeko erabiltzen duten energiak ere karbono-aztarna areagotzen du.<\/li>\n<\/ul>\n<ol start=\"2\">\n<li><strong> Zergatik kutsatzen du mezu elektronikoen eta WhatsApp mezuen bidalketak?<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Hodeian bidali eta gordetako mezu bakoitzak baliabideak kontsumitzen ditu, arrazoi hauengatik:<\/p>\n<ul>\n<li>Zerbitzarietan eta sareetan jarduteko behar den energiagatik<\/li>\n<li>Mezu elektronikoak eta erantsitako fitxategiak hodeian luzaroan biltegiratzeagatik<\/li>\n<li>Maiz kargatu eta softwarea eguneratu behar duten gailu elektronikoak erabiltzeagatik<\/li>\n<li>Datu-trafikoaren hazkunde esponentzialagatik, mezuen bidalketa masiboak bultzatuta; horietako asko, gainera, ez dira beharrezkoak (spama, newsletterrak, kopia automatikoak, etab.).<\/li>\n<\/ul>\n<ol start=\"3\">\n<li><strong> Zenbat kutsatzen du mezu elektronikoen eta WhatsApp mezuen bidalketak?<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p><em>E-mailak<\/em><\/p>\n<ul>\n<li>E-mail soil batek (eranskinik gabe) 0,3 gramo CO2 inguru sortzen ditu.<\/li>\n<li>E-mail batek, erantsitako fitxategi batekin (MB 1), 17 gramo CO2 inguru.<\/li>\n<li>Mezu elektroniko batek, irudi astunekin, eta zenbait fitxategi erantsita, 50 gramo CO2 inguru.<\/li>\n<li>Urtebetean biltegiratutako mezu elektronikoen GB 1ek, 32 kg CO2.<\/li>\n<\/ul>\n<p><em>Spama ingurumen-arazo handia da:<\/em><\/p>\n<p>320.000 milioi mezu elektroniko bidaltzen dira egunean munduan.<\/p>\n<p>Spama mezu elektronikoen trafikoaren %\u00a045 da.<\/p>\n<p>Spam izaerako mezu elektroniko guztiak sarrera-ontzietara iritsi aurretik ezabatuko balira, urtean 33 TWh elektrizitate aurreztuko litzateke, alegia, 1,5 milioi etxeren urteko kontsumoaren baliokidea.<\/p>\n<p><em>WhatsAppeko mezuak eta testu-mezuak<\/em><\/p>\n<ul>\n<li>WhatsAppeko mezu bat, testu laburrekoa, 0,2 gramo CO2 inguru.<\/li>\n<li>MB 1eko argazki bat, WhatsAppez bidalia, 10 gramo CO2 inguru.<\/li>\n<li>Minutu bateko bideo bat (10 MB), WhatsAppez bidalia, 100 gramo CO2 inguru.<\/li>\n<li>100 MBko fitxategi bat, WhatsAppez bidalia, kg 1 CO2 inguru.<\/li>\n<\/ul>\n<p>WhatsAppek mezu elektronikoek baino gutxiago kutsatzen du testu huts gisa, baina, multimedia-fitxategiak bidaltzen direnean, inpaktua izugarri handitzen da.<\/p>\n<ol start=\"4\">\n<li><strong> Ingurumen-inpaktuaren konparazioa: <\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<table>\n<tbody>\n<tr>\n<td><strong>Ekintza<\/strong><\/td>\n<td><strong>Sortutako CO2<\/strong><\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td>E-maila, eranskinik gabe<\/td>\n<td>0,3 g<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td>E-maila, eranskinarekin (MB 1)<\/td>\n<td>17 g<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td>WhatsAppeko testu-mezua<\/td>\n<td>0,2 g<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td>MB 1eko argazkia WhatsAppen<\/td>\n<td>10 g<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td>10 MBko argazkia WhatsAppen<\/td>\n<td>100 g<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td>Urtebetez biltegiratutako mezu elektronikoen GB 1<\/td>\n<td>32 kg<\/td>\n<\/tr>\n<\/tbody>\n<\/table>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Perspektiban jartzeko:<\/strong><\/p>\n<p>MB 1eko milioi bat mezu elektronikok 17 tona CO2 sortzen dute, hau da, gasolina-auto batean 85.000 km egitearen baliokidea.<\/p>\n<p>Urtean 10 GB e-mail gordetzen dituen erabiltzaile bakar batek 320 kg CO2 sortzen du, hau da, Madrildik Parisera egiten den hegaldi batek bezainbeste.<\/p>\n<ol start=\"5\">\n<li><strong> Nola murriztu mezu elektronikoen eta WhatsAppen inpaktua?<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<table>\n<tbody>\n<tr>\n<td width=\"283\"><strong>E-mailak<\/strong><\/td>\n<td width=\"283\"><strong>WhatsApp eta mezularitza<\/strong><\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td width=\"283\">Ezabatu behar ez diren mezu elektronikoak, batez ere eranskin handiak dituztenak<\/td>\n<td width=\"283\">Ez bidali beharrezkoa ez den argazki ez bideorik<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td width=\"283\">Eman baja newsletter-ei eta spam-zerrendei<\/td>\n<td width=\"283\">Bidali aurretik, konprimatu irudiak<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td width=\"283\">Ez &#8220;erantzun guztiei&#8221;, beharrezkoa ez bada<\/td>\n<td width=\"283\">Ezabatu txat eta multimedia fitxategi zaharrak<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td width=\"283\">Eranskinak murriztu eta konprimatu<\/td>\n<td width=\"283\">Desaktibatu fitxategien deskarga automatikoa<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td width=\"283\">Erabili hodeian biltegiratzeko plataforma eraginkorrak<\/td>\n<td width=\"283\"><strong>\u00a0<\/strong><\/td>\n<\/tr>\n<\/tbody>\n<\/table>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h5><strong>Datuon iturriak:<\/strong><\/h5>\n<ul>\n<li>ADEME (Agence de l&#8217;Environnement et de la Ma\u00eetrise de l&#8217;\u00c9nergie, Frantzia): Posta elektronikoaren ingurumen-inpaktuari buruzko azterlan xehatua egin zuen.<\/li>\n<li>The Shift Project (jasangarritasunari eta digitalizazioari buruzko think tank frantsesa): Teknologia digitalak klima-aldaketan duen inpaktuari buruzko ikerketak argitaratu zituen.<\/li>\n<li>Carbon Literacy Project eta Mike Berners-Lee (<em>How Bad Are Bananas? The Carbon Footprint of Everything <\/em>liburuaren egilea): Mezu elektronikoen eta mezularitzaren karbono-aztarnari buruzko kalkuluak.<\/li>\n<li>Lancasterreko Unibertsitatearen azterlanak: Negozioen e-mailen inpaktua eta energia-kontsumo globalari egiten dioten ekarpena aztertu zituen.<\/li>\n<li>Google, Microsoft eta Amazon Web Services (AWS)-en datuak datu-zentroen energia-kontsumoari buruz.<\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mezu digitalak bidaltzeak \u2013adibidez, mezu elektronikoak eta WhatsAppeko mezuak\u2013 ingurumen-inpaktua du, zerbitzarien, telekomunikazio-sareen eta gailu elektronikoen energia-kontsumoaren ondorioz. Karbono-aztarna txikiagoa da komunikazio-metodo tradizionalena baino (posta arruntarena, esate baterako), baina, modu masiboan erabiliz gero eta datuak biltegiratuz gero, inpaktua esanguratsua da. Nola kutsatzen du mezu elektronikoen eta WhatsApp mezuen bidalketak? Ingurumen-inpaktua hiru iturri nagusitatik dator: Zerbitzarien [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":6909,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6906"}],"collection":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6906"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6906\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6911,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6906\/revisions\/6911"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/6909"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6906"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6906"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6906"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}