{"id":6688,"date":"2025-04-02T07:11:35","date_gmt":"2025-04-02T07:11:35","guid":{"rendered":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/?p=6688"},"modified":"2025-04-02T07:12:18","modified_gmt":"2025-04-02T07:12:18","slug":"bilbok-babesleku-klimatikoen-sarea-bildu-du-halako-espazioek-hirietan-duten-erabilerari-eta-etorkizunari-buruzko-hausnarketa-egiteko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/bilbok-babesleku-klimatikoen-sarea-bildu-du-halako-espazioek-hirietan-duten-erabilerari-eta-etorkizunari-buruzko-hausnarketa-egiteko\/","title":{"rendered":"BILBOK BABESLEKU KLIMATIKOEN SAREA BILDU DU, HALAKO ESPAZIOEK HIRIETAN DUTEN ERABILERARI ETA ETORKIZUNARI BURUZKO HAUSNARKETA EGITEKO"},"content":{"rendered":"<p>Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak\u00a0<strong>babesleku klimatikoei buruzko jardunaldi tekniko bat<\/strong>\u00a0antolatu du. Jardunaldia BBK Kunan izan da.<\/p>\n<p><strong><em>Nora Abete<\/em><\/strong>\u00a0alkateorde eta Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak inauguratu du topaketa, eta azpimarratu du udalak konpromisoa hartu duela herritarrei espazio horiek eskaintzeko, udan muturreko tenperaturen eraginetatik babesteko behar-beharrezkoak dira-eta.<\/p>\n<p><strong>V\u00edctor Trimi\u00f1o<\/strong>\u00a0Bilboko Udaleko Jasangarritasuneko zuzendariak Babesleku Klimatikoen Sarearen funtzionamenduaren balantzea aurkeztu du, eta sareak klima-aldaketaren aurrean egokitzeko eta osasun publikoa babesteko neurri gisa duen eginkizuna azpimarratu du.<\/p>\n<p>Ondoren, Aitana Lertxundi UPV\/EHUko Prebentzio Medikuntzako irakasle agregatuak hitz egin du.<\/p>\n<p><strong><u>BABESLEKU KLIMATIKOAK<\/u><\/strong><\/p>\n<p>Herritarrak muturreko tenperaturetatik babesteko edo ondorioak arintzeko baldintza egokiak dituzten ekipamenduak edo guneak dira. Era berean, muturreko beroak osasunari eragiten dizkion ondorio kaltegarriak apaltzeko lekuak dira. Leku horiek bereziki erabilgarriak eta gomendagarriak dira biztanle kalteberentzat, haietan babestu ahalko baitira, eta bero-kolpeak saihestu; izan ere, muturreko kasuetan, beroak okadak, palpitazioak, konortearen galera edo heriotza ere eragin ditzake, umeen eta adinekoen kasuan batez ere, muturreko tenperaturak jasateko gaitasun txikiagoa izan ohi baitute.<\/p>\n<p>Bilboko uriak 131 babesleku klimatiko ditu gaur egun. 65 babesleku barne-ekipamenduak dira, eta beste 66, kanpo-azpiegiturak.Bilboko biztanleriaren %\u00a096 udalerrian dauden 132 babesleku klimatikoetatik 300\u00a0metro baino distantzia laburragora bizi da, eta %\u00a043, berriz, 100\u00a0metro baino hurbilago.<\/p>\n<p>Aipatutako funtzioak betetzen dituzten barne-ekipamenduak liburutegiak, gizarte-etxeak, kirol-ekipamenduak, garraio-geltokiak, museoak, erakusketa-aretoak eta merkataritza-guneak dira, besteak beste. Eraikinok, oro har, hozte-sistemak dituzte eta ura edukitzen dute, eta egoteko, freskatzeko eta tenperatura handiek eragiten duten neketik oneratzeko aukera ematen dute.<\/p>\n<p>Kanpoko babesleku klimatikoak uriko berdeguneak dira; halako lekuetan dagoen landaretzagatik eta sortzen den gerizpeagatik, sentsazio termikoa hobetu egiten da, eta, beraz, babesleku naturalak dira bero handiko egunetan. Gainera, uriko iturriak eta urez hornituriko guneak ere leku egokiak dira beroari aurre egiteko eta norbera freskatzeko eta hidratatzeko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak\u00a0babesleku klimatikoei buruzko jardunaldi tekniko bat\u00a0antolatu du. Jardunaldia BBK Kunan izan da. Nora Abete\u00a0alkateorde eta Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak inauguratu du topaketa, eta azpimarratu du udalak konpromisoa hartu duela herritarrei espazio horiek eskaintzeko, udan muturreko tenperaturen eraginetatik babesteko behar-beharrezkoak dira-eta. V\u00edctor Trimi\u00f1o\u00a0Bilboko Udaleko Jasangarritasuneko zuzendariak Babesleku Klimatikoen Sarearen funtzionamenduaren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":6686,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6688"}],"collection":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6688"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6688\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6690,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6688\/revisions\/6690"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/6686"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6688"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6688"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6688"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}