{"id":6354,"date":"2025-02-14T07:45:36","date_gmt":"2025-02-14T07:45:36","guid":{"rendered":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/?p=6354"},"modified":"2025-02-14T07:46:50","modified_gmt":"2025-02-14T07:46:50","slug":"san-valentin-jasangarria-ospatu-maitasuna-planetari-kalterik-egin-gabe","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/san-valentin-jasangarria-ospatu-maitasuna-planetari-kalterik-egin-gabe\/","title":{"rendered":"San Valentin jasangarria: Ospatu maitasuna planetari kalterik egin gabe"},"content":{"rendered":"<p>San Valentin aitzakia ezin hobea da maitasuna erakusteko, baina zer iruditzen zaizu aurten modu kontzienteagoan egiten badugu? Plastikoz bildutako loreak, txokolateak eta opariak neurriz kanpo kontsumitzeak ingurumen-inpaktu handia eragiten du. Hona hemen ideia batzuk egun hori planetarekin modu arduratsuan jokatuz ospatzeko, erromantizismoari uko egin gabe eta originaltasun gehixeagorekin.<\/p>\n<ol>\n<li><strong> Opariak zentzuz eta jasangarritasunarekin<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Aukeratu opari ez-materialak, esaterako etxeko afari berezi bat, naturan piknik bat\u00a0 edo jarduera bat elkarrekin. Edozein objektu baino gogoangarriagoak izan daitezke.<\/p>\n<p>Egizu zuk zeuk: idatzi eskutitz bat eskuz, egizu argazki-album edo oparitu bizipen bat (masajea, ibilaldia), balio sentimental handiagoa dute horiek eta beharrezkoak ez diren hondakinak saihesten dituzte-eta.<\/p>\n<ol start=\"2\">\n<li><strong> Loreak eta txokolateak, eragin positiboarekin<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Lore freskoak ederrak izan daitezke, baina ur eta pestizida asko kontsumitzen duten laboreetatik datoz, eta kilometro asko egiten dituzte loradendetara iritsi baino lehen. Bada aukera jasangarriagorik:<\/p>\n<p>Loreontziko landareak: egun gutxitan zimelduko den lore-sorta baten ordez, landare batek maitasunaren hazkundea sinboliza dezake.<\/p>\n<p>Ziurtagiri ekologikoak edo bidezko merkataritzakoak dituzten txokolateak: horrela, ziurtatzen duzu haien ekoizpenak ingurumena eta komunitate ekoizleak errespetatzen dituela.<\/p>\n<ol start=\"3\">\n<li><strong> Afari erromantikoa, karbono-aztarna txikiagoarekin<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Afari berezi bat prestatu gura baduzu, aukeratu hurbileko osagaiak, sasoikoak eta, ahal bada, ekologikoak. Hona hemen ideia batzuk:<\/p>\n<p>Egin afaria etxean, hartara ontzirik alferrik ez galtzeko eta osagaien kalitatea kontrolatzeko.<\/p>\n<p>Aukeratu plant-based erakoak edo ingurumen-inpaktu txikiagoa dutenak, hala nola barazkiak, frutak eta landare-proteinak.<\/p>\n<p>Etxetik kanpo afaltzea erabakitzen baduzu, bilatu jasangarritasun-aukera ziurtatuak dituzten jatetxeak edo tokiko ekoizleekin lan egiten dutenak.<\/p>\n<ol start=\"4\">\n<li><strong> Bilgarri sortzaileak eta zero waste<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Opari bat egin behar baduzu, saihestu erabilera bakarreko plastikozko eta paperezko bilgarriak. Hona hemen aukera batzuk:<\/p>\n<p>Erabili japoniar estiloko oihal berrerabilgarriak (furoshiki).<\/p>\n<p>Berrerabili egunkari, aldizkari edo mapa zaharren papera.<\/p>\n<p>Bilgarria bera opariaren parte izan dadila, hala nola saski bat, tote bag bat edo zapi bat.<\/p>\n<ol start=\"5\">\n<li><strong> Garraio eta joan-etorri ekologikoagoak<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Bidaia labur bat edo, besterik gabe, plan berezi bat baduzu, kontuan hartu zure ingurumen-inpaktua joan-etorrietan. Aukeratu garraiobide jasangarriagoak -hegazkina barik trena edo autobusa-, eta baliatu aukera xarma handiko lekuak bisitatzeko, urrun joan gabe.<\/p>\n<ol start=\"6\">\n<li><strong> Planetarekiko maitasuna:<\/strong> Ospatu ekintzekin<\/li>\n<\/ol>\n<p>Zergatik ez aprobetxatu San Valentin ingurumenaren alde elkarrekin zerbait ona egiteko? Hona hemen ideia batzuk:<\/p>\n<p>Zuhaitz bat landatzea bikotean, batera izandako hazkundearen adierazle.<\/p>\n<p>Ingurumen-boluntariotzako jarduera batean parte hartzea.<\/p>\n<p>Ohitura jasangarri berri baterako konpromisoa hartzea, hala nola plastikoaren kontsumoa murriztea edo erosketa arduratsuagoak egitea.<\/p>\n<p>Aurtengo San Valentin egunean, ospatu maitasuna modu esanguratsuagoan eta planetarekiko errespetu handiagoz. Ideia gehiago dituzu? Partekatu iruzkinetan!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>San Valentin aitzakia ezin hobea da maitasuna erakusteko, baina zer iruditzen zaizu aurten modu kontzienteagoan egiten badugu? Plastikoz bildutako loreak, txokolateak eta opariak neurriz kanpo kontsumitzeak ingurumen-inpaktu handia eragiten du. Hona hemen ideia batzuk egun hori planetarekin modu arduratsuan jokatuz ospatzeko, erromantizismoari uko egin gabe eta originaltasun gehixeagorekin. Opariak zentzuz eta jasangarritasunarekin Aukeratu opari ez-materialak, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":6352,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6354"}],"collection":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6354"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6354\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6356,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6354\/revisions\/6356"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/6352"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6354"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6354"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6354"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}