{"id":6270,"date":"2025-01-20T09:45:37","date_gmt":"2025-01-20T09:45:37","guid":{"rendered":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/?p=6270"},"modified":"2025-01-20T09:46:23","modified_gmt":"2025-01-20T09:46:23","slug":"beherapen-jasangarriak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/beherapen-jasangarriak\/","title":{"rendered":"BEHERAPEN JASANGARRIAK"},"content":{"rendered":"<p>Urtarrila ezaguna da, gauza berri askoren hasiera delako, eta, askorentzat, beherapenez baliatzeko une ezin hobea. Ikus dezagun nola balia dezakegun merkealdia erosketa-esperientzia arduratsuagoa eta ingurumenarekiko errespetuzkoagoa bihurtzeko:<\/p>\n<p><strong>Erosi aurretik<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><em>Egin zerrenda bat:<\/em> Identifikatu benetan behar duzuna, ez dezazun erostearren erosi.<\/li>\n<li><em>Begiratu zeintzuk diren marka jasangarriak:<\/em> Saiatu praktika jasangarriak dituzten markak eta etikoak direnak bilatzen, hala nola material ekologikoak erabiltzen dituztenak eta bidezko lan-baldintzak aplikatzen dituztenak.<\/li>\n<li><em>Neurtu kalitatea:<\/em> Aukeratu kalitate oneko produktuak, denbora gehiago irauten dutenak.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Erosketak egitean, denda fisikoan zein online, aholku horiek aplika ditzakegu garraioarekin lotutako karbono-aztarna eta hondakin-kopurua murrizteko. <\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><em>Lehenetsi tokikoa:<\/em> Eman babesa tokiko negozioei edo markei, produktuak zure eremutik gertu fabrikatzen dituztenei.<\/li>\n<li><em>Aukeratu material jasangarriak:<\/em> Bilatu material birziklatu, organiko edo biodegradagarriekin egindako produktuak.<\/li>\n<li><em>Saihestu plastikoa:<\/em> Hautatu plastikozko enbalaje gutxi edo batere ez duten artikuluak.<\/li>\n<li><em>Kontuan hartu bigarren eskuko produktuak<\/em>: Behar duguna aurki ditzakegu.<\/li>\n<li><em>Egin eskaerak multzoka<\/em>: Egin eskaera bakarra denda bereko zenbait artikulurekin.<\/li>\n<li><em>Aukeratu bidalketa estandarra:<\/em> Premiazko bidalketek emisio gehiago sortzen dituzte aireko garraioa erabiltzeagatik.<\/li>\n<li><em>Saihestu itzulketak:<\/em> Izan ere, itzulketak egiten direnean garraio eta hondakin gehiago sortzen dute.<\/li>\n<li><em>Erosi politika jasangarriak dituzten dendetan<\/em>: Bilatu pakete birziklagarriak edo konpostagarriak erabiltzen dituzten eta jasangarritasunari buruzko politika argiak dituzten dendak.<\/li>\n<li><em>Bila itzazu produktuak jasotzeko puntuak:<\/em> Etxean zuzenean entregatzeari lotutako emisioak murrizteko.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Erosi ondoren<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><em>Zaindu erosketak:<\/em> Egin kasu produktuak zaintzeko jarraibideei, denbora gehiago iraun dezaten.<\/li>\n<li><em>Birziklatu edo norbaiti eman:<\/em> Zerbait ordezkatzen baduzu, ahal dela, ez bota, saiatu birziklatzen edo ematen.<\/li>\n<li><em>Hausnartu erositakoaz:<\/em> hausnartu artikulua benetan behar zenuen eta ea aukera ona izan den zure ohitura jasangarrietarako, aurrera begira jokabide horiek oharkabean ez errepikatzeko.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Azken batean, beherapenetan hartzen dugun erabaki bakoitzak, dela denda fisikoetan, dela online, eragina du kutsadura-mailan eta emisioetan. Erosketa-ohitura jasangarriek gure inpaktua murrizten laguntzen dute, eta kontsumo-sistema arduratsuagoa eta planetarekin atseginagoa sustatzen dute. Jar dezagun arreta eremu horietan, ohitura horiek merkealdietan ez ezik, urteko gainerako sasoietan ere aplika ditzagun.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urtarrila ezaguna da, gauza berri askoren hasiera delako, eta, askorentzat, beherapenez baliatzeko une ezin hobea. Ikus dezagun nola balia dezakegun merkealdia erosketa-esperientzia arduratsuagoa eta ingurumenarekiko errespetuzkoagoa bihurtzeko: Erosi aurretik Egin zerrenda bat: Identifikatu benetan behar duzuna, ez dezazun erostearren erosi. Begiratu zeintzuk diren marka jasangarriak: Saiatu praktika jasangarriak dituzten markak eta etikoak direnak bilatzen, hala [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":6268,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6270"}],"collection":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6270"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6270\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6272,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6270\/revisions\/6272"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/6268"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6270"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6270"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6270"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}