{"id":5936,"date":"2024-02-19T11:50:33","date_gmt":"2024-02-19T11:50:33","guid":{"rendered":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/?p=5936"},"modified":"2024-02-19T11:53:12","modified_gmt":"2024-02-19T11:53:12","slug":"tenperatura-altuengatik-loraldia-aurreratzearen-ondorioak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/tenperatura-altuengatik-loraldia-aurreratzearen-ondorioak\/","title":{"rendered":"Tenperatura altuengatik loraldia aurreratzearen ondorioak"},"content":{"rendered":"<p>Erregistroak daudenetik, 2023. urtea Espainiako beroenetako bat izan da, eta udazkena historiako bigarren beroena izan da. Badira otsailean kalera tenperatura gozoekin eta eguzki distiratsuarekin irteteaz pozten direnak, baina, egia esateko, tenperaturak orokorrean horrela igotzea ez da pozteko arrazoia.<\/p>\n<p>Ulf B\u00fcntgen Cambridgeko Unibertsitateko irakasleak zuzendu zuen aipatutako ikerketa-lana, eta, irakasle horrek <em>The Guardian<\/em> egunkarian egindako adierazpenetan azpimarratu zuenez, loraldia hain goiz datorrenean, horri lotutako arrisku ekologikoak izaten dira. \u201cLandareak goizegi loratzen badira, gerta daiteke beranduko izotzaldi bat etorri eta denak hiltzea\u201d, ohartarazten du.<\/p>\n<p>Ez da hori arrisku bakarra: gainera, \u201cdesoreka ekologikoa\u201d eragiten du faunaren eta floraren arteko erlazioan. Hala gertatzen da landareen loraldia ez dagoelako sinkronizatuta intsektu, hegazti eta beste animalia espezie batzuen hibernazioarekin edo migrazioarekin. &#8220;Horrek kolapsora eraman ditzake espezieak, ezin badira behar bezain azkar egokitu&#8221;, ohartarazi du.<\/p>\n<p>Ikertzaileek nabarmendu dutenez, halako klima muturrekoek gehiago agertzen jarraitzen badute, \u201csistema biologikoek, ekologikoek eta nekazaritzakoek sekula ez bezalako arriskua izango dute aurre egiteko. Horrek elikadura eta ekonomia arriskuan jartzen ditu, nekazariei gerta dakiekeelako, arbolak goiz loratzen direnean, beranduko izotzaldi batek uzta osoa galtzea.<\/p>\n<p>Bestalde, Ameriketako Estatu Batuetako Ingurumen Hezkuntzako Fundazio Nazionalak (NEEF, ingelesezko sigletan) azpimarratu du loratze-sasoiak aurreratzeak ekosistema osoei eragiten diela, landareen eta polinizatzaileen arteko harremanak aldatu egiten direlako eta, aldi berean, izurriteak areagotu egiten direlako.<\/p>\n<p>NEEFek beste ondorio bat ere aipatu du, alegia, alergia-sasoia lehenago iritsiko dela eta horren ondorioz alergikoen sintomatologia okertu egingo dela. Era berean, izotza edo elurra urtzen denean, uraren eskuragarritasuna mugaturik gelditzen da, mendietako elurra erreserba natural bat delako balio handiko baliabide hori ematen duena.<\/p>\n<p>(Alicia Riverak idatzia)<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone  wp-image-5933\" src=\"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/redes2.png\" alt=\"\" width=\"643\" height=\"709\" srcset=\"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/redes2.png 776w, https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/redes2-272x300.png 272w, https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/redes2-768x846.png 768w\" sizes=\"(max-width: 709px) 85vw, (max-width: 909px) 67vw, (max-width: 984px) 61vw, (max-width: 1362px) 45vw, 600px\" \/><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone  wp-image-5931\" src=\"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/redes1.png\" alt=\"\" width=\"661\" height=\"695\" srcset=\"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/redes1.png 787w, https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/redes1-285x300.png 285w, https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/redes1-768x807.png 768w\" sizes=\"(max-width: 709px) 85vw, (max-width: 909px) 67vw, (max-width: 984px) 61vw, (max-width: 1362px) 45vw, 600px\" \/><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Erregistroak daudenetik, 2023. urtea Espainiako beroenetako bat izan da, eta udazkena historiako bigarren beroena izan da. Badira otsailean kalera tenperatura gozoekin eta eguzki distiratsuarekin irteteaz pozten direnak, baina, egia esateko, tenperaturak orokorrean horrela igotzea ez da pozteko arrazoia. Ulf B\u00fcntgen Cambridgeko Unibertsitateko irakasleak zuzendu zuen aipatutako ikerketa-lana, eta, irakasle horrek The Guardian egunkarian egindako adierazpenetan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5936"}],"collection":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5936"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5936\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5938,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5936\/revisions\/5938"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5936"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5936"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5936"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}