{"id":4400,"date":"2022-08-02T07:01:13","date_gmt":"2022-08-02T07:01:13","guid":{"rendered":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/?p=4400"},"modified":"2023-11-13T09:40:38","modified_gmt":"2023-11-13T09:40:38","slug":"lurzoruaren-garrantzia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/lurzoruaren-garrantzia\/","title":{"rendered":"Lurzoruaren garrantzia"},"content":{"rendered":"<p>Urarekin eta airearekin batera, lurzorua da gizakiok dugun baliabide preziatuena: euskarri fisikoa izateaz gain, guretzat eta ekosistementzat ezinbestekoak diren lehengai eta zerbitzuak ematen dizkigu.<\/p>\n<p>Azken hamarkadetan, ekosistemak narriatu egin dira, apurka-apurka eta larriki, eta horrek eragin du biosferaren funtzionamenduaren oinarri diren ziklo biogeokimiko nagusiak aldatzea. Gizakion jarduerak areagotu egin du narriadura hori: erregai fosilak erretzea, kutsadura-emisioak, lehengaien kontsumo neurrigabea, natura-baliabideen gehiegizko ustiapena&#8230;<\/p>\n<p>Historikoki, lurzoruaren kutsadurari jarri zaio arreta, gehienbat. Ordea, badaude beste mehatxu batzuk: higadura, zigilatzea, trinkadura, gazitzea, gai organikoa eta biodibertsitatea galtzea, lur-irristatzeak eta abar.<\/p>\n<p>Alabaina, lurzorua gizakion biziraupenari lotuta badago ere, baliabide horren babesa alde batera utzi da, sarri askotan.<\/p>\n<p>Bada, lurzorua ere natura-baliabide EZ-berriztagarria da, eta ematen dituen ondasun eta zerbitzuen erauzketa- edo esplotazio-tasak baino askoz txikiagoa den birsorkuntza-erritmoa du. Beraz, baliabide horren berezko eginkizunak epe luzera mantenduko badira, beharrezkoa da lurzoruen kudeaketa jasangarria egitea.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urarekin eta airearekin batera, lurzorua da gizakiok dugun baliabide preziatuena: euskarri fisikoa izateaz gain, guretzat eta ekosistementzat ezinbestekoak diren lehengai eta zerbitzuak ematen dizkigu. Azken hamarkadetan, ekosistemak narriatu egin dira, apurka-apurka eta larriki, eta horrek eragin du biosferaren funtzionamenduaren oinarri diren ziklo biogeokimiko nagusiak aldatzea. Gizakion jarduerak areagotu egin du narriadura hori: erregai fosilak erretzea, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4400"}],"collection":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4400"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4400\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4402,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4400\/revisions\/4402"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4400"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4400"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4400"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}