{"id":1877,"date":"2019-03-21T12:06:38","date_gmt":"2019-03-21T12:06:38","guid":{"rendered":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/?p=1877"},"modified":"2023-11-13T09:42:07","modified_gmt":"2023-11-13T09:42:07","slug":"bilboko-udalak-5-zuhaitz-berri-landatu-ditu-ibaieder-parkean-basoen-nazioarteko-egunean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/bilboko-udalak-5-zuhaitz-berri-landatu-ditu-ibaieder-parkean-basoen-nazioarteko-egunean\/","title":{"rendered":"BILBOKO UDALAK 5 ZUHAITZ BERRI LANDATU DITU IBAIEDER PARKEAN BASOEN NAZIOARTEKO EGUNEAN"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li>Bilbok bat egin du aurten ere Basoen Nazioarteko Egunarekin, Pyrus Calleryana espezieko 5 zuhaitz berri landatuta. Zuhaitz horiek landatzen Ibaizabal BHIko ikastetxeko eta Abusu ikastolako ikasleak izan ditugu, Tokiko Agenda 21eko kide direnez gero.<\/li>\n<li>Azken 5 urteotan 5.436 zuhaitz landatu dira; horietako 4.322 uriguneetan (Bilboko parkeetan eta lorategietan) eta 1.114 basoetako parkeetan.<\/li>\n<li>Bilboko Udalak urtean 850 bat zuhaitz berri landatzen ditu urian. Kaleen lerrokaduretan, parkeetan eta lorategietan ari dira landatzen zuhaitz berriok, hiri atseginagoa egiteko eta karbonoaren aztarna hobetzeko.<\/li>\n<li>Ikastetxeak eta herritarren kolektiboak inplikatu ohi ditu Udalak lan horretan, zuhaitzek urirako duten garrantzia azpimarratzeko eta zuhaitzok zaindu eta kontserbatzearen beharraz jabearazteko herritarrak. Oraingo honetan, Ibaizabal BHIko ikastetxearen eta Abusu ikastolaren lankidetza izan dugu, horiexek baitira Abusu auzoko ikastetxeak.<\/li>\n<li>Bilbon 35.000 zuhaitz daude jagoteko eta 2 milioitik gora metro karratu berdegune.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?blobcol=urldata&amp;blobheader=image%2Fjpeg&amp;blobheadername1=Content-disposition&amp;blobheadername2=pragma&amp;blobheadervalue2=public&amp;blobkey=id&amp;blobtable=MungoBlobs&amp;blobwhere=1274235095854&amp;ssbinary=true\" alt=\"\" width=\"320\" \/><\/p>\n<p>Bilbok bat egin du<span class=\"negrita\"> Basoen Nazioarteko Eguna<\/span>rekin. Hori dela-eta, Bilboko Udalak Pyrus Calleryana espezieko 5 zuhaitz berri landatu ditu, Abusu auzoko Ibaieder parkean Ibaizabal BHIko ikastetxeko eta Abusu ikastolako ikasleen laguntzarekin.<\/p>\n<p>Egun hori urtero ospatzen da martxoaren 21ean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2012an hala finkatu zuenetik, baso-mota guztien garrantzia gogoratzeko eta gai horren gaineko kontzientzia sorrarazteko.<\/p>\n<p>Bilbok bat egin du Basoen nazioarteko Egunaren ospakizunarekin 5 zuhaitz horiek landatuta. Baina ez da lantzean behin egiten den ekintza, konpromiso iraunkorra da.<\/p>\n<p>Bilboko Udala zuhaitz berriak sartzen ari da kaleen lerrokaduretan, parkeetan eta lorategietan, karbonoaren aztarna hobetze aldera. <span class=\"negrita\">Azken 5 urteotan 5.436 zuhaitz landatu dira Bilbon; horietako 4.322 uriguneetan<\/span> (Bilboko parkeetan eta lorategietan) <span class=\"negrita\">eta 1.114 basoetako parkeetan<\/span>. Urtean gutxienez 850 bat zuhaitz berri landatzen dira kaleetan, parkeetan eta lorategietan.<\/p>\n<p>Landatze-lanetan, ale berriak sartzen diren inguruko ikastetxeetako ikasleek hartzen dute parte, adingabeak jabearazteko zuhaitzak parkeetan edukitzeak, jagoteak eta iraunarazteak duen garrantziaz.<\/p>\n<p>Azken urteetako tradizioari eutsiz, gaur, Basoen Nazioarteko Egunean, bost zuhaitz landatu dira Ibaieder parkean. Iaz, egun hori gomutatzeko 7 zuhaitz berri sartu ziren Casilda Iturrizar parkean.<\/p>\n<p><span class=\"negrita\">Azken 5 urteotan arteak<\/span>, ereinotzak, zuhandorrak eta hurritzak landatu dira, besteak beste, guztiak ere artadi kantauriarreko espezieak. Gure basoetan sarri ikus daitezkeen espezie hostogalkorreko haritzak, lizarrak, urkiak, astigarrak, zumarrak eta pagoak ere landatu dira. Fruta-arbolak ere sartu dira lorategietan, hala nola, gereziondoak, sagarrondoak eta madariondoak. Kanpoko espezieak ere ekarri dira aise egokitzen direlako giro urbanora eta udagoien kolore ikusgarria dutelako, estorakeak eta astigar gorriak, esaterako.<\/p>\n<p>Zuhaitzak oso lagungarriak dira gure ingurua babesteko eta, ildo horretan, gizarte garbiaren oinarri dira: karbonoaren ihesbideak dira, bideodibertsitatea areagotzen dute, lurraren erosioa geldiarazten dute, airearen kalitatea hobetzen dute, zuhaitzek eta berdeguneek jarduera fisikoa bultzatzen dute, paseorako eta aisialdirako gogoa eragiten dutelako. Horregatik,<span class=\"negrita\"> Bilbon lehentasuna du zuhaitzak landatzen jarraitzeak, karbonoaren aztarna hobetze aldera.<\/span><\/p>\n<p><span class=\"negrita\">2018an 850 ale inguru landatu ziren<\/span>: Otxarkoagan, Ibarsusin, Arbolantxako ortuetan, Masustegiko futbol-zelaiko inguruetan, Ingelesen landan, Deustuko zubian, Basurtuko geltokian, Sabino Aranan eta Miribillan.<\/p>\n<p>Honako honetan Ibaieder parkean landatu diren 5 zuhaitzak <span class=\"negrita\">Pyrus Calleryana<\/span> espeziekoak dira, Calleryko makatzondoa ere deitua. Madariondo honen jatorria Txinan dago, forma konikoa du eta 15 eta 20 metro artean hazten den zuhaitz hostogalkorra da. Hostoak obalatuak dira, 4 eta 7 zentimetro arteko luzerakoak, kolore berde iluna gainaldean eta berde argia azpialdean. Pinportak udaberri hasieran irekitzen dira, hostoak ematen hasi baino lehenago; zuriak dira, 5 petalo dituzte eta 2 eta 3 zentimetro arteko diametroa. Usain gozoegia dute.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">BILBOKO PARKEAK ETA ZUHAITZAK<\/span><\/span><\/p>\n<p><span class=\"negrita\">Bilbok 35.000 zuhaitz baino gehiago ditu bere plaza eta parkeetan<\/span>, eta kalkula ezinezko balioa daukan ondarea osatzen dute. Guztira, 14.000 zuhaitz inguru daude txorkoetan, uriko kaleak edertuz, eta, gainera, beste 21.000 daude lorategietan. Urtean 850 bat zuhaitz berri landatzen dira.<\/p>\n<p>Berdeguneek 2 milioi metro koadro pasatxo dituzte (2.103.482), baina ez dugu ahaztu behar uria mendiz inguratuta dagoela. <span class=\"negrita\">Lorategi urbanoak eta baso-parkeak batuz gero, 12 milioi metro koadro baino gehiago ditugu gozatzeko, eta urian zehar 200 baso-espezie baino gehiago bereiz ditzakegu<\/span>.<\/p>\n<p><span class=\"negrita\">Bilboko parke urbanoetako landaketen % 50 barietate autoktonoak dira<\/span> (lizarra, urkia, pagoa, haritza, sahatsa eta ezkia, besteak beste). 539 zumar, 1.682 ezki, 1.256 platano, Indietako 168 gaztainondo, 2.302 beltxale, 3.796 azere, 900 urki, 610 lizar, eta horietako bakoitzak oso zeregin garrantzitsua dauka barrutietan.<\/p>\n<p>Parke eta lorategi historikoetan, platanoak eta ezkiak dira nagusi; parke eta lorategi berrienetan, aldiz, bariazio botaniko handiagoa dago, besteak beste, batere arruntak ez diren espezieak: podokarpoa, Abandoibarran, eta erytrina crista-galli, hau ere Abandoibarran. 20.000 zuhaitz inguru ditugu parke eta lorategietako berdeguneetan.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">Bilboko parkeen zerrenda<\/span><\/span>:<\/p>\n<ul>\n<li>Etxebarria parkea: 189.000 m<sup>2<\/sup><\/li>\n<li>Artxandako parkea: 117.080.m<sup>2<\/sup><\/li>\n<li>Europa parkea (Txurdinaga): 107.500.m<sup>2<\/sup><\/li>\n<li>Casilda Iturrizar parkea: 115.200 m<sup>2<\/sup><\/li>\n<li>Sarrikoko parkea: 56.000.m<sup>2<\/sup><\/li>\n<li>Eskurtzeko parkea (Iralabarri): 50.000 m<sup>2<\/sup><\/li>\n<li>Abusuko parkea: 50.000 m<sup>2<\/sup><\/li>\n<li>Zorrotzako parkea: 38.400.m<sup>2<\/sup><\/li>\n<li>Ametzolako parkea: 38.400.m<sup>2<\/sup><\/li>\n<li>Areatzako parkea: 29.100.m<sup>2<\/sup><\/li>\n<li>Botikazaheko parkea: 25.500.m<sup>2<\/sup><\/li>\n<li>Albiako lorategiak: 6.000 m<sup>2<\/sup><\/li>\n<li>Zorrrotzako Muturreko parkea: 11.500 m<sup>2<\/sup> berdeguneak dira<\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bilbok bat egin du aurten ere Basoen Nazioarteko Egunarekin, Pyrus Calleryana espezieko 5 zuhaitz berri landatuta. Zuhaitz horiek landatzen Ibaizabal BHIko ikastetxeko eta Abusu ikastolako ikasleak izan ditugu, Tokiko Agenda 21eko kide direnez gero. Azken 5 urteotan 5.436 zuhaitz landatu dira; horietako 4.322 uriguneetan (Bilboko parkeetan eta lorategietan) eta 1.114 basoetako parkeetan. Bilboko Udalak urtean [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1877"}],"collection":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1877"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1877\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1879,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1877\/revisions\/1879"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1877"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1877"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1877"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}