{"id":1835,"date":"2019-02-25T07:48:04","date_gmt":"2019-02-25T07:48:04","guid":{"rendered":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/?p=1835"},"modified":"2023-11-13T09:42:08","modified_gmt":"2023-11-13T09:42:08","slug":"bilboko-udalak-bi-autobus-elektriko-berri-eskuratu-ditu-bilbobusen-flotarako","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/bilboko-udalak-bi-autobus-elektriko-berri-eskuratu-ditu-bilbobusen-flotarako\/","title":{"rendered":"BILBOKO UDALAK BI AUTOBUS ELEKTRIKO BERRI ESKURATU DITU BILBOBUSEN FLOTARAKO"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li>Bi ibilgailu berri hauekin, Bilbobusek 6 autobus erabat elektriko eta 2 hibrido dauzka.<\/li>\n<li>Zerbitzuaren kontratu berriak, une honetan lizitazio-fasean dagoenak, datozen 10 urteetarako 120 autobusen berriztapena aurreikusten du, ibilgailu elektriko edo hibridoekin ordeztuko direnak.<\/li>\n<li>Ibilgailua Irizarrek diseinatu eta fabrikatu du, eta udalak garraio jasangarrirako alternatibak bilatzeko egin duen apustuaren emaitza da.<\/li>\n<li>Erabat isilak dira, ez dute emisio kutsagarririk igortzen, eta 200 kilometrotik gorako autonomia dute.<\/li>\n<li>Autobus elektriko bakoitzak urteko CO2 emisioak 800 tonatan murrizten ditu, eta haiekin 33.000 litro erregai aurrezten da.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?blobcol=urldata&amp;blobheader=image%2Fjpeg&amp;blobheadername1=Content-disposition&amp;blobheadername2=pragma&amp;blobheadervalue2=public&amp;blobkey=id&amp;blobtable=MungoBlobs&amp;blobwhere=1274231761823&amp;ssbinary=true\" alt=\"\" width=\"320\" \/><\/p>\n<p>Bilboko Udalak ibilgailu elektriko berri bat sartu du Bilbobusen zerbitzuan. <span class=\"negrita\">Seigarren autobus elektrikoa da hau gure flotan<\/span>. Autobusa <span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\"><a href=\"https:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?c=BIO_Noticia_FA&amp;cid=1279187008695&amp;language=eu&amp;pageid=3000075248&amp;pagename=Bilbaonet%2FBIO_Noticia_FA%2FBIO_Noticia&amp;autoplay=si\">\u201cEzagutu etorkizuneko hiri-mugikortasuna\u201d<\/a><\/span><\/span> erakusketaren barruan aurkeztu da. Erakusketa hau <span class=\"negrita\"><a href=\"https:\/\/sumbilbao19.com\/eu\/\">SUM Bilbao 19<\/a><\/span> Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Nazioarteko Biltzarraren testuinguruan egin da, Bizkaiko hiriburuan.<\/p>\n<p>Autokar berri hau Irizarrek diseinatu eta fabrikatu du. Hura erosteko arrazoia da Bilboko Udala ahalegina egiten ari dela garraio-alternatiba jasangarriak bilatzeko eta bere flota berriztatzeko, zerbitzuaren kalitatea ahalik eta handiena izan dadin.<\/p>\n<p><span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">Alfonso Gil <\/span><\/span>alkateorde eta Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak esan duenez, \u201c<span class=\"cursiva\">udalak ingurumenarekin, jasangarritasunarekin eta garraioaren inpaktua eta kutsadura murrizteko konponbideen bilaketarekin duen konpromisoan txertatzen da<\/span>\u201d ekimen hau. Are gehiago, zerbitzuaren lizitazio-lehiaketa berrian, une honetan irekita dagoena, ezarri den baldintza bat da garraio publiko hau kudeatzen duen enpresak flotaren 120 unitate berriztatu ditzala, eta erosten diren unitate berri guztiak hibridoak edo elektrikoak izan daitezela. Haietako 86 lehen hiru urteetan berriztatuko dira.<\/p>\n<p>Erosketa honekin, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak garraio jasangarriko aukerak bilatzeko ahaleginean sakondu du, eta bere flota berriztatzen jarraitzen du.<\/p>\n<p><span class=\"negrita\">Autobus hauek elektrikoak dira ehuneko ehunean, batere emisiorik gabekoak<\/span>. Haien diseinuak energiaren erabilera optimizatu nahi du, Bilbobusen hiri-autobusen prestazioak hobetuz. Guztiz isilak dira, emisio kutsagarririk gabekoak, eta 200 kilometro baino gehiagoko autonomia daukate. Beraz, egokiak dira uriko ibilgailuen ibilbideak egiteko.<\/p>\n<p>Ibilgailu jasangarriak dira: kutsadura akustikoa murrizten dute, eta karbono-aztarna txikia dute, 8,45 gr CO2 eq\/km.p. (egindako kilometro bakoitzeko) eta bidaiari bakoitzeko. Ohiko errekuntza-sistemako autobusen aldean,<span class=\"negrita\"> ibilgailu elektriko hauen bizialdi osoan 800 tona CO2 botatzea ekiditen da eta urtean 33.000 litro erregai aurrezten da<\/span>. Unitate berri honek litio-ionezko bateriak dauzka; horiek dira motor elektrikoari energia ematen diotenak. Gainera, ibilgailuak balazten energia energia elektriko bihurtzen du, bateria hauen autonomia areagotuz.<\/p>\n<p>Beste alde batetik, <span class=\"negrita\">Bilbobusek exijitzen dituen erosotasun, irisgarritasun eta segurtasun elementu guztiak dituzte<\/span>. USB kargatzaileak dauzkate, baita flotak ahalik eta hoberen kudeatzeko sistemak ere. Ibilgailu berri honek 2 arrapala ere baditu: bata automatikoa da eta bestea eskuarekin erabiltzen da, pertsona guztien irisgarritasuna bermatzeko.<\/p>\n<p>Erosketa hau EEE Euskal Energiaren Erakundeak babestu eta diruz lagundu du, garraio eta mugikortasun eraginkorreko inbertsioen laguntza-programaren bidez.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">UDALAREN APUSTUA MUGIKORTASUN ELEKTRIKOAREN ALDE<\/span><\/span><\/p>\n<p>Bilbobus berriak \u201c<span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\"><a href=\"https:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?c=BIO_Noticia_FA&amp;cid=1279187008695&amp;language=eu&amp;pageid=3000075248&amp;pagename=Bilbaonet%2FBIO_Noticia_FA%2FBIO_Noticia&amp;autoplay=si\">Ezagutu etorkizuneko hiri-mugikortasuna<\/a><\/span><\/span>\u201d erakusketaren barruan aurkeztu dira, otsailaren 21etik 23ra gure uriaren hiru puntutan egin dena: Itsas Museoan, Areatzan eta San Mameseko zabalgunean.<\/p>\n<p>Unitate berriekin batera, <span class=\"negrita\">Bilboko Udalak bere sailetako parkearen ibilgailu elektrikoak eta udalaren eguneroko bizitzakoak jarri ditu ikusgai<\/span>: Bilbaobizi zerbitzuko bizikletak, espaloiak garbitzeko bi makina, aspiragailu autopropultsatu bat, zamaketako motogurdia, motogurdi traktorea, kalea urez garbitzeko motogurdia, ikuskapeneko furgoneta bat, lorezaintzako ibilgailu bat, TAOko zaintza-ibilgailua, Bilbobus zerbitzuaren laguntza-ibilgailuak, taxi elektrikoak, eta Osasun eta Kontsumo zerbitzuaren auto bat.<\/p>\n<p>Kontzientziatze eta gizarteratze ekintza, inbertsio eta estrategia horiek guztiak mugikortasuna elektrifikatzeko plan anbiziotsu baten barruan daude. Haien helburua da 2030. urterako Bilbon matrikulatutako ibilgailu elektrikoen kopurua parke osoaren % 20 edo gehiago izan dadila, eta Bilboko garraio publikoko flotaren % 100 ibilgailu hibrido edo elektrikoz osatua egon dadila.<\/p>\n<p><!-- fin texto --><\/p>\n<div class=\"clear\"><\/div>\n<div class=\"contenidos-asociados\">\n<h5><\/h5>\n<p><a href=\"http:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?blobcol=urldata&amp;blobheader=image%2Fjpeg&amp;blobheadername1=Content-disposition&amp;blobheadername2=pragma&amp;blobheadervalue2=public&amp;blobkey=id&amp;blobtable=MungoBlobs&amp;blobwhere=1274231761821&amp;ssbinary=true\" rel=\"lightbox[noticia]\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?blobcol=urldata&amp;blobheader=image%2Fjpeg&amp;blobheadername1=Content-disposition&amp;blobheadername2=pragma&amp;blobheadervalue2=public&amp;blobkey=id&amp;blobtable=MungoBlobs&amp;blobwhere=1274231761821&amp;ssbinary=true\" alt=\"\" width=\"292\" height=\"165\" \/><\/a><\/p>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bi ibilgailu berri hauekin, Bilbobusek 6 autobus erabat elektriko eta 2 hibrido dauzka. Zerbitzuaren kontratu berriak, une honetan lizitazio-fasean dagoenak, datozen 10 urteetarako 120 autobusen berriztapena aurreikusten du, ibilgailu elektriko edo hibridoekin ordeztuko direnak. Ibilgailua Irizarrek diseinatu eta fabrikatu du, eta udalak garraio jasangarrirako alternatibak bilatzeko egin duen apustuaren emaitza da. Erabat isilak dira, ez [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1835"}],"collection":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1835"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1835\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1837,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1835\/revisions\/1837"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1835"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1835"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1835"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}