{"id":1715,"date":"2018-11-28T09:08:05","date_gmt":"2018-11-28T09:08:05","guid":{"rendered":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/?p=1715"},"modified":"2023-11-13T09:42:10","modified_gmt":"2023-11-13T09:42:10","slug":"bilboko-udalak-mugikortasun-urbano-eta-jasangarrirako-foroa-eratu-du","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/bilboko-udalak-mugikortasun-urbano-eta-jasangarrirako-foroa-eratu-du\/","title":{"rendered":"BILBOKO UDALAK MUGIKORTASUN URBANO ETA JASANGARRIRAKO FOROA ERATU DU"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li>Bilboko Mugikortasun Jasangarrirako Foroa espazio irekia da, partaidetza bidezkoa, eta mugikortasun jasangarriarekin zerikusia daukaten uriko enpresentzat, erakundeentzat eta elkarteentzat dago zuzendua.<\/li>\n<li>Gainera, <a href=\"http:\/\/www.bilbao.eus\/blogs\/pmus\/?lang=eu\">HMJP 2030<\/a> plana kudeatzeko, sustatzeko eta jarraipena egiteko ardura izango duen organoa, Bilboko Udaleko talde politiko guztiek oraintsu sinatu duten <a href=\"http:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?c=BIO_Noticia_FA&amp;cid=1279180193648&amp;language=eu&amp;pageid=3000075248&amp;pagename=Bilbaonet%2FBIO_Noticia_FA%2FBIO_Noticia\">Mugikortasun Jasangarriaren aldeko Ituneko<\/a> hastapenak oinarritzat hartuta.<\/li>\n<li>Foroa gaur arratsaldean eratuko da \u201c<span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">Mugikortasun jasangarriago baterantz<\/span><\/span>\u201d izeneko jardunaldian. Bertan izango dira <span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">Alfonso Gil<\/span><\/span>, Bilboko Udaleko alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotzia eta <span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">Pere Navarro<\/span><\/span>, zuzendari nagusia Trafikoko.<\/li>\n<li>Foroan parte hartzeak <a href=\"http:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?c=BIO_Noticia_FA&amp;cid=1279180193648&amp;language=eu&amp;pageid=3000075248&amp;pagename=Bilbaonet%2FBIO_Noticia_FA%2FBIO_Noticia\">Bilboko Mugikortasun Jasangarriaren aldeko Itunaren<\/a> hastapenak sinatzea dakar derrigorrez. Orain arte hogeita hamar eragile inguruk sinatu dute (auzokoen erakundeak, elkarteak, mugikortasunaren arloko elkarteak, mugikortasunaren inguruko sektore publikoko eta pribatuko enpresak eta udaleko alderdi politikoak).<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?blobcol=urldata&amp;blobheader=image%2Fjpeg&amp;blobheadername1=Content-disposition&amp;blobheadername2=pragma&amp;blobheadervalue2=public&amp;blobkey=id&amp;blobtable=MungoBlobs&amp;blobwhere=1274216994697&amp;ssbinary=true\" alt=\"\" width=\"320\" \/><\/p>\n<p>Bilboko Mugikortasun Urbano eta Jasangarrirako Foroa \u201c<span class=\"negrita\"><span class=\"cursiva\">Mugikortasun jasangarriagorantz<\/span><\/span>\u201d jardunaldian eratuko da ofizialki, gaur arratsaldean <span class=\"negrita\">Mondragon Unibertsitateko Bilbao Berrikuntza Faktoriaren (BBF) areto nagusian<\/span>.<\/p>\n<p>Topaketaren aurkezpenean izan dira <span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">Alfonso Gil<\/span><\/span>, Bilboko Udaleko alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotzia eta <span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">Pere Navarro<\/span><\/span>, zuzendari nagusia Trafikoko. Hain zuzen ere, azken horrek irekiko du jardunaldia modu ofizialean.<\/p>\n<p>Hori baino lehen, goizean, <span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">Pere Navarro<\/span><\/span>k <span class=\"negrita\">laneko bilera egin du Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko arduradun eta teknikariekin<\/span>, mugikortasunaren inguruko zenbait iritzi eta informazio trukatzeko. Bertatik bertara ikusi du oraintsu onartu den Bilboko Mugikortasun Urbano eta Jasangarrirako Plana (HMJP).<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">BILBOKO MUGIKORTASUN JASANGARRIRAKO FOROA<\/span><\/span><\/p>\n<p>Pere Navarroren mintzaldiaren ondoren, arratsaldean <span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">Alfonso Gil<\/span><\/span>ek azalduko du <a href=\"http:\/\/www.bilbao.eus\/blogs\/pmus\/?lang=eu\">HMJP<\/a> eta bere ardatz estrategikoak eta jarduerak zelan garatuko diren adieraziko du. Jardunaldian Mugikortasunerako Foroaren eredua, edukiak, funtzionamendua eta parte hartzen duten erakundeak zeintzuk diren aurkeztuko du.<\/p>\n<p>Mugikortasun jasangarriarekin zerikusia duten enpresa, erakunde, entitate eta elkarteentzako parte-hartze interaktiboko espazioa izango da foroa.<\/p>\n<p>Gogoeta egiteko eta eztabaidarako organoa izango da 2030raino eta udal gobernuko organoei gomendioak eta proposamenak egin ahal izango dizkio, modu adostuan.<\/p>\n<p>Aldi berean, <a href=\"http:\/\/www.bilbao.eus\/blogs\/pmus\/?lang=eu\">HMJP<\/a> planaren jarraipena egiteko balioko du, garapenari eta helburu eta neurrien betetze-mailari dagokionez; beste alde batetik, laneko ildoak definitu eta doituko ditu, eta mugikortasun jasangarriarekin lotutako azterlan edo diagnostiko berriak proposatuko ditu.<\/p>\n<p>Azkenik, Foroari dagokio sozializazio-lana eta lan pedagogikoa egitea Bilboko mugikortasun urbano jasangarriaren arloan.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ALDEKO ITUNA<\/span><\/span><\/p>\n<p>Gaurko jardunaldia bukatzeko, <a href=\"http:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?c=BIO_Noticia_FA&amp;cid=1279180193648&amp;language=eu&amp;pageid=3000075248&amp;pagename=Bilbaonet%2FBIO_Noticia_FA%2FBIO_Noticia\">Bilboko Mugikortasun Jasangarriaren aldeko Ituna<\/a> sinatzeko ekitaldi ofiziala egingo da. Itunarekin bat egin dute auzokoen erakundeek, elkarteek, mugikortasunaren arloko elkarteek, mugikortasunaren inguruko sektore publikoko eta pribatuko enpresek eta udaleko alderdi politikoek.<\/p>\n<p>Foroko kideen kopurua etengabe igo daiteke. Kide izateko, <a href=\"http:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?c=BIO_Noticia_FA&amp;cid=1279180193648&amp;language=eu&amp;pageid=3000075248&amp;pagename=Bilbaonet%2FBIO_Noticia_FA%2FBIO_Noticia\">Mugikortasunaren eta Jasangarritasunaren aldeko Itunaren<\/a> hastapenak sinatu behar dira.<\/p>\n<p>Mugikortasun-arloko udal politikek, herritarren <span class=\"negrita\">osasuna eta bizimodua hobetzea dute xede<\/span>, baita <span class=\"negrita\">hiri-mugikortasunaren inpaktu akustikoa eta ingurumenekoa murriztea<\/span> ere; eta, besteak beste, <span class=\"negrita\">pertsona guztien mugikortasun inklusiborako eskubidea<\/span> eta uriko <span class=\"negrita\">edozein lekutara iritsi ahal izatea bermatzea dago haren alderdi eta printzipioen artean<\/span>. Itunak joan-etorri jasangarriagoei eta eraginkorragoei lehentasuna ematea aurreikusten du, baita hiriko espazio publikoa oinezkoen erabilerako eta gozamenerako berreskuratzea ere.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">FOROAREN FUNTZIONAMENDUA<\/span><\/span><\/p>\n<p>Foroko kide guztiek osatzen dute Batzar Orokorra eta sei hilabetetik behin bilduko da. Lan-mahaiak aktibatu ditzake Batzarrak, Foroaren beharrizanen arabera.<\/p>\n<p>Kontsultak egingo zaizkie herritarrei, teknika kualitatiboak edo\/eta kuantitatiboak erabilita. Gogoeta egiteko espazioak edo\/eta mugikortasunaren arloko txosten teknikoak diseinatu eta aktibatuko dira, informazio interesgarria biltzeko eta Foroari aholkuak emateko. Espazio birtual bat ere izango du (webgunea, sare sozialak eta sareko galdetegiak).<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bilboko Mugikortasun Jasangarrirako Foroa espazio irekia da, partaidetza bidezkoa, eta mugikortasun jasangarriarekin zerikusia daukaten uriko enpresentzat, erakundeentzat eta elkarteentzat dago zuzendua. Gainera, HMJP 2030 plana kudeatzeko, sustatzeko eta jarraipena egiteko ardura izango duen organoa, Bilboko Udaleko talde politiko guztiek oraintsu sinatu duten Mugikortasun Jasangarriaren aldeko Ituneko hastapenak oinarritzat hartuta. Foroa gaur arratsaldean eratuko da \u201cMugikortasun [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1715"}],"collection":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1715"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1715\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1717,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1715\/revisions\/1717"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1715"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1715"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1715"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}