{"id":1680,"date":"2018-10-22T14:33:11","date_gmt":"2018-10-22T14:33:11","guid":{"rendered":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/?p=1680"},"modified":"2023-11-13T09:42:10","modified_gmt":"2023-11-13T09:42:10","slug":"bilboko-udalaren-nahia-da-herritarrak-jabetu-daitezela-birziklatzeak-duen-garrantziaz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/bilboko-udalaren-nahia-da-herritarrak-jabetu-daitezela-birziklatzeak-duen-garrantziaz\/","title":{"rendered":"Bilboko Udalaren nahia da herritarrak jabetu daitezela birziklatzeak duen garrantziaz"},"content":{"rendered":"<p>Bilboko Udalak urteak daramatza edukiontziak jartzen Bilboko kaleetan, gero eta gehiago birziklatzea lortzeko asmoz. Era berean, laster jarriko dira uri osoan gai organikoetarako edukiontzi marroiak. Duela hamabost egun abian jarri zen beste zerbitzu bat herritarrek hondakinak birziklatu eta berriro erabili ahal izateko. Langilerik gabeko puntu garbi mugikorretan edo Bilbogarbi mugikorra deritzenetan, kalean edukiontzi aproposa ez dutelako Bilbogarbietara eraman beharreko zenbait material bota ahalko dituzte herritarrek.<\/p>\n<p>Horregatik, herritarren eskura ahal diren bitarteko guztiak jarri ondoren, orain\u00a0<span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">\u201cBirziklatu aitzakia barik\u201d<\/span><\/span>\u00a0kanpaina abiatuko da. Kanpainaren barruan lau ekintza egingo dira herritarrak jabetu daitezen birziklatzeak duen garrantziaz, orain herritarren txanda dela azpimarratuta eta, horrela, Europak finkatutako helburuak betetzeko.<\/p>\n<p>Kanpaina gaur hasiko da eta hiru hilabetean urian zabalduko da han-hor-hemen, oraindik birziklatzen ez duten pertsonak kontzientziatzeko.\u00a0<span class=\"negrita\">Kanpainan bost jarduera gauzatuko dira<\/span>:<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">1. JARDUERA<\/span><\/span><\/p>\n<p>\u201c<span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">Birziklatu aitzakia barik<\/span><\/span>\u201d kanpainaren barruan gaur hasiko den informazio-kanpaina egingo da aurrena. 4 asteko iraupena izango du eta uriko hainbat lekutako Bilbobusen 20 markesina erabiliko ditu zabalkunderako euskarri moduan. Aste bakoitzean goiburu bat izango du:<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">1. ASTEA: tamaina handiko gauzak<\/span><\/span>\u00a0(altzariak, tresnak, telebistak, ordenagailuak, etxeko tresna elektrikoak\u2026) botatzeari lotutakoa.\u00a0<span class=\"negrita\">Urriaren 22tik 29ra bitartean<\/span>.<\/p>\n<p>Helburua kalean tresnarik ez uztea da, horrela jokatuz gero, ordenantza ez dela betetzen aipatuta.\u00a0<span class=\"negrita\">Bilboko Udalak doako zerbitzua du atarietan jasotzeko herritarrek bota nahi dituzten etxeko altzariak, tresnak edo tamaina handiko gauzak. Nahikoa da 010 telefonora deitu eta hondakina adierazitako egunean eta orduan jaistea<\/span>\u00a0(ez sekula utzi edukiontziaren alboan).<\/p>\n<p><span class=\"negrita\">Edozelan ere, Bilbon hainbat jende dago zerbitzu hori erabiltzen ez duena<\/span>; kalean uzten dituzte, edukiontzien alboan, bota nahi dituzten era guztietako hondakinak, inolako abisurik eman barik. Gizalegearen aurkako adibide garbia da. Jokamolde hori arau-hauste larritzat dago jota<span class=\"negrita\">\u00a0Udalaren ordenantzaren 156.3K artikuluan, 751 eurotik 1.500 eurora bitarteko isunarekin<\/span>.\u00a0Arazo horren ondorioz, tamaina handiko gauzak jasotzeko beste zerbitzu batzuk erabili behar izaten dira eta horrek gastu handia sorrarazten dio Udalari.<\/p>\n<p>Hartara, lehenengo aste honetan kanpainak arreta berezia jarriko du herritarrak jabetu daitezen tresna horiek ez direla kalean laga behar.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">2. ASTEA: Gai organikoak bereizita jasotzea<\/span><\/span>. KAIXO ORGANIKOA.<span class=\"negrita\">Urriaren 30etik azaroaren 5era<\/span>.<\/p>\n<p>Bigarren aste honetan 2018.\u00a0<span class=\"negrita\">urte osoan egiten ari den gai organikoei buruzko kanpaina areagotu nahi da, edukiontzi marroia jarrita Bilboko auzo guztietan<\/span>. Bosgarren edukiontzia 2019rako barruti guztietara hedatzeko konpromisoa hartu zuen Udalak. Konpromisoa bete ez eze, data aurreratu ere egin du.\u00a0<span class=\"negrita\">Azaroaren amaieran gai organikoetarako 1.500 edukiontziak Bilboko kaleetan izango dira. Modu mailakatuan egin da hori<\/span>.<\/p>\n<p>Gaiak bereizita jasoz gero,\u00a0<span class=\"negrita\">hobeto aprobetxatzen dira hondakinak, gai organikoa gehiago birziklatzen da<\/span>, ingurumenerako, ekonomiarako eta osasunerako dituen abantailengatik. Sortutako hondakin guztien % 40 bat gai organikoak dira, hortik gure etxeetan behar bezala bereizteak duen leba. Horretarako jendeak kontzientziatuta egon behar du eta ahalegin handia egiten ari gara edukiontzi berria jartzen den auzoetan informazio-kanpaina trinkoa eginez, zalantzarik ez izateko gai organikoak zelan birziklatzen diren.<\/p>\n<p>Kaixo Organikoa kanpainak puntu mugikorrak ditu, ibilgailu berezi bi, auzoetako kale eta plazetan.\u00a0Ingurumenaren arloko hezitzaileak, hitzaldiak barrutietan eta bigarren aste honetako publizitate-kanpaina Bilbobusen markesinetan, herritarrak kontzientziatzeko eta animatzeko gai organikoak birziklatzera. Edukiontzi marroiaren kanpainarekin bat egiten duten pertsonek dohainik jasoko dute gai organikoak egoki birziklatzeko beharrezkoa den materiala: zakarrontzia, poltsa biodegradagarriak, txartel pertsonala eta birzikla daitezkeen produktu guztiak adierazten dituen imana.<\/p>\n<p>Bilboko ahalik eta familia gehienek euren borondatez parte hartzea nahi da.<span class=\"negrita\">\u00a0Izena emateko 900 456 888 telefonora deitu daiteke<\/span>(09:00-14:00, astelehenetik barikura) edo mezua bidali\u00a0<a>info@kaixorganikoa.com<\/a>\u00a0helbide elektronikora edota\u00a0<a href=\"http:\/\/www.kaixorganikoa.com\/\">www.kaixorganikoa.com<\/a>\u00a0web orriaren bidez.<\/p>\n<p><span class=\"negrita\"><span class=\"subrayado\">Zein hondakin bota daitezke edukiontzi marroian?<\/span><\/span><\/p>\n<p>Jatorri begetaleko hondakin organikoak dira \u2013kozinatuak ala kozinatu gabeak- edukiontzi marroian bota daitezkeenak. Esate baterako, hauek:<\/p>\n<ul>\n<li>fruta, barazki, lekale, ortuari, pasta, arroz, ogi, gaileta eta opilen hondakinak, baita fruta-hezur, lore eta landare-hondakinak, alpistea, ortuko hondakinak, belarra eta inausketen hondakin zatikatuak.<\/li>\n<li>Sukaldeko paper, paperezko ezpainzapi, kartoizko arrautza-ontzi eta uhin-kartoi zikinak (garbi egonez gero, papera eta kartoia biltzeko edukiontzi urdinean bota behar dira).<\/li>\n<li>Infusio eta kafe-hondarrak eta infusio-poltsatxoak.<\/li>\n<li>Fruitu lehorren azalak.<\/li>\n<li>Kortxozko tapoiak.<\/li>\n<\/ul>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">Zer EZ da bota behar?<\/span><\/span><\/p>\n<ul>\n<li>Haragi, arrain eta itsaskien hondarrak.<\/li>\n<li>Olioa eta bestelako likidoak.<\/li>\n<li>Zigarrokinak eta hautsontzietako hondakinak.<\/li>\n<li>Fardelak, konpresak eta gorotzak.<\/li>\n<li>Xurgagailuko edo inarra pasatutakoan bildutako hondarrak.<\/li>\n<li>Konposta egiteko balio ez duten materialak: beira, plastikoa, metala, brikak,\u2026<\/li>\n<li>Arrautza-azala, gazta, etxeko animalien janaria.<\/li>\n<li>Plastikozko tapoiak, erretxinak.<\/li>\n<li>Lorontzietako lurra eta turba.<\/li>\n<\/ul>\n<p><span class=\"negrita\">KONTUZ! Gai organikoa ezin da plastikozko poltsetan bota edukiontzira. Konposta egiteko balio duten poltsak, eta horiek bakarrik, erabili behar dira<\/span>.<\/p>\n<p>Edukiontzi marroia barrutietan zabaldu denetik hainbat izan dira kanpainarekin bat egin duten familiak, 2017an 8.852 izan ziren eta 2018an, aldiz, 22.596.\u00a0<span class=\"negrita\">Gai organikoen bilketak ere % 125 egin du gora<\/span>.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">3. ASTEA: Langilerik gabeko eta langiledun puntu garbi mugikorrei<\/span><\/span>\u00a0(Bilbogarbi mugikorra izenez ere ezagutuak) buruzko kanpaina.\u00a0<span class=\"negrita\">Azaroaren 2tik 12ra bitartean<\/span>.<\/p>\n<p>Duela 15 egun Bilboko Udalak abian jarri du herritarrek birziklatzeko eta hondakinak berriro erabili ahal izateko zerbitzu berria: Bilbogarbi mugikorra izenez ere ezagutua. Puntu mugikor horietan kalean beren-beregiko edukiontzia ez duten gaiak botako dira eta egunero kokatuko dira uriko zenbait lekutan:\u00a0<span class=\"negrita\">Eskuko telefonoak, tabletak, musika-erreproduzitzaileak eta kargagailuak, pilak, inprimagailuetarako kartutxoak, bonbillak, CD\/DVDak, erradiografiak, pinturak eta aerosolak, disolbatzaileak, metalezko ontziak, olio eta gasolio-iragazkiak, tonerra, botikak, erabilitako etxeko landare-olioak, motorren erabilitako olioa eta erabilitako zuntzak<\/span>.<\/p>\n<p>Puntu mugikor horiek PLATAFORMA-ATOI bi dira, hondakin-mota guztietarako 12 zulorekin. Atoi batez garraiatuko dute goizean zehaztutako puntura eta egunaren amaieran hortik eramango dute.\u00a0<span class=\"negrita\">Ordutegia, astelehenetik zapatura, 08:00etatik 20:00etara arte izango da<\/span>.<\/p>\n<p>Horrez gain, Udalak furgoneta bat erabiliko du uriko kaleetan. 56 geraleku izango ditu eta han ere utzi ahal izango dira edukiontzietarako ez diren hondakinak.<\/p>\n<p><span class=\"negrita\">Langilerik gabeko puntu garbi mugikorrak, Bilbogarbi mugikorrak ere deituak, ondoren zehazten diren egun eta lekuetan egongo dira<\/span>:<\/p>\n<p><span class=\"negrita\">ASTELEHENETAN<\/span><\/p>\n<ul>\n<li>Gernika lorategiaren eta Xenpelarren artean (biribilgunea)<\/li>\n<li>Ercilla kaleko oinezkoen aldean (Moyua plaza)<\/li>\n<\/ul>\n<p><span class=\"negrita\">MARTITZENETAN<\/span><\/p>\n<ul>\n<li>Ametzola parkearen eta Dolores Ibarruri kalearen artean<\/li>\n<li>Zankoeta eta Sabino Arana etorbidearen artean<\/li>\n<\/ul>\n<p><span class=\"negrita\">EGUAZTENETAN<\/span><\/p>\n<ul>\n<li>Zumalacarregui eta Paneraren artean (parke txikiaren ondoan)<\/li>\n<li>Anboto eta Esperanto kaleen artean (Errekalde)<\/li>\n<\/ul>\n<p><span class=\"negrita\">EGUENETAN<\/span><\/p>\n<ul>\n<li>Agirre Lehendakariaren eta Iru\u00f1a kaleen artean<\/li>\n<li>Epalza kalearen eta Campo Volantinen artean (Zubizuri ondoan)<\/li>\n<\/ul>\n<p><span class=\"negrita\">BARIKUETAN<\/span><\/p>\n<ul>\n<li>Zirku Amateurraren kalean (umeentzako jolasgunearen ondoan)<\/li>\n<li>Erribera, merkatuaren ondoan<\/li>\n<\/ul>\n<p><span class=\"negrita\">ZAPATUETAN<\/span><\/p>\n<ul>\n<li>Pau Casals etorbideko 16an (Otxarkoagako metro-geltokiaren ondoan)<\/li>\n<li>Karmelo eta Arsuaga kaleen artean<\/li>\n<\/ul>\n<p>Orain arte produktu horiek birziklatzeko Bilboko udalerrian dauden 4 Bilbogarbietako (Larraskitu, Zorrotza, Elorrieta edo Artxanda) batera eraman behar zituzten herritarrek. Zerbitzu berri hau Bilbok dituen 4 Bilbogarbi finkoen osagarria da eta lagungarria herritarrek, Bilbogarbi finkoetara ez joateagatik, gainerako hondakinetarako edukiontzietara botatzen zituzten materialak birziklatzeko.<\/p>\n<p>Aste honetako kanpaina zerbitzu berri hau ezagutzera emateko eta herritarrak material-mota hau birziklatzera animatzeko da.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">4. ASTEA: Birziklatzearen onurak<\/span><\/span><span class=\"negrita\">. Azaroaren 13tik 19ra bitartean<\/span><\/p>\n<p>Birziklatzeko kanpainarako Bilbobusen markesinak erabiliko diren azken aste honetan ohiko gauzetara estrapolatu nahi da, birziklatzeaz jabetu gaitezen. Honelako esaldiak ikusi ahal izango dira markesinetan:<\/p>\n<p><span class=\"negrita\">Bilbon iaz 7.506 tona beira birziklatu ziren eta eragin hau izan zuen ingurumenean<\/span>:<\/p>\n<ul>\n<li>Eiffel dorrearen pisuko (9.007 tona) lehengaiak ateratzea saihestu zen.<\/li>\n<li>1.200 autok urtebetean errepidean zirkulatzean botatzen duten beste CO2 (5.036 tona) emititzea saihestu zen.<\/li>\n<li>16.677 MWh energia aurreztu zen, hau da, Bilboko etxeetan 15 egunetan kontsumitzen den elektrizitatea.<\/li>\n<\/ul>\n<p><span class=\"negrita\">Birziklatu ziren 23.970 tona paper, 7.990 metro kubo egur adina dira edota, bestela esateko, tamaina erdiko 614 zuhaitz gutxiago bota ziren<\/span>.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">2. JARDUERA<\/span><\/span><\/p>\n<p><span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">\u201cBirziklatu aitzakia barik<\/span><\/span>\u201d kanpainaren barruan bigarren jarduera sartzen da, aurrenekoa areagotzeko: markesinetan egingo den informazio-kanpaina.\u00a0<span class=\"negrita\">Datozen egunetan 1.000 binilo jarriko dira gainerako hondakinetarako edukiontzietan<\/span>\u00a0(berde iluna, etxean birziklatzen ez den zabor guztirako),\u00a0<span class=\"negrita\">gogorarazteko debekatuta dagoela tresnak eta tamaina handiko gauzak\u00a0<\/span>(altzariak, tresnak, telebistak, ordenagailuak, etxeko tresna elektrikoak\u2026)\u00a0<span class=\"negrita\">bertan behera uztea, hori ordenantza ez betetzea dela eta isuna dakarrela aipatuz.<\/span><\/p>\n<p>Uri osoan zabalduta dagoen euskarri hori erabili nahi da herritarrei jakinarazteko zelan jokatu behar duten tamaina handiko tresnak edo hondakinak botatzeko orduan.<\/p>\n<p>Binilo horietan informazio hau ipiniko da: Bilboko Udalak doako zerbitzua duela atarietan jasotzeko herritarrek bota nahi dituzten etxeko tamaina handiko altzariak, tresnak edo gauzak jasotzeko. Nahikoa da 010 telefonora deitu eta hondakina adierazitako egunean eta orduan jaistea (ez sekula utzi edukiontziaren alboan).<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">3. JARDUERA<\/span><\/span><\/p>\n<p><span class=\"negrita\">Urriaren 23tik azaroaren 21era bitartean kaleko<\/span>\u00a0beste informazio kanpaina bat egingo da \u201c<span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">ikasi zelan birziklatu eta eraman kit hau<\/span><\/span>\u201d goiburupean. Ondo birziklatzeko etxean zer bereizi behar den azaltzeko hitzaldiak noiz eta non emango diren adierazten duten txartelak banatuko dira kalean.<\/p>\n<p>Solasaldi horiek barrutietako udaltegietan egingo dira eta amaitzen direnean pertsona bakoitzari Kit bat emango zaio, hiru poltsarekin, beirarako, papererako eta ontzietarako, eta edukiontzi bakoitzean zer produktu bota behar den adierazten duen imana.<\/p>\n<p><span class=\"negrita\">Solasaldiok 19:00etan izango dira eta ordubete iraungo dute<\/span>:<\/p>\n<ul>\n<li>Urriaren 23an, Ibaiondo Barrutiko Udaltegian, La Bolsa eraikinean (euskaraz).<\/li>\n<li>Urriaren 24an, Ibaiondo Barrutiko Udaltegian, La Bolsa eraikinean (gaztelaniaz).<\/li>\n<li>Urriaren 25ean, Abandoko Barrutiko Udaltegian (gaztelaniaz).<\/li>\n<li>Urriaren 30ean, Errekaldeko Barrutiko Udaltegian (euskaraz).<\/li>\n<li>Azaroaren 6an, Basurtuko Barrutiko Udaltegian (euskaraz).<\/li>\n<li>Azaroaren 8an, Zorrotzako Barrutiko Udaltegian (gaztelaniaz).<\/li>\n<li>Azaroaren 13an, Bego\u00f1ako Barrutiko Udaltegian (gaztelaniaz).<\/li>\n<li>Azaroaren 14an, Txurdinagako Barrutiko Udaltegian (euskaraz).<\/li>\n<li>Azaroaren 20an, Casta\u00f1oseko Barrutiko Udaltegian (gaztelaniaz).<\/li>\n<li>Azaroaren 21ean, Deustuko Barrutiko Udaltegian (euskaraz).<\/li>\n<\/ul>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">4. JARDUERA<\/span><\/span><\/p>\n<p>Gai organikoak birziklatzeko kanpainarekin bat egiteko epea azaroaren 20an amaituko da. Laugarren jarduera honetan\u00a0<span class=\"negrita\">Bilboko Alkateak gai organikoak bereizita batzeko kanpainarekin bat egindako familien artean zozkatutako 8 tableta banatuko ditu. Tableta bat zozkatuko da barrutiko. 8 tabletak azaroaren 21ean banatuko dira Arabiar Aretoan<\/span>.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">5. JARDUERA<\/span><\/span><\/p>\n<p>Herritarrak birziklatzearen garrantziaz jabetu daitezen Bilboko Udalak gaur abian jarriko duen \u201c<span class=\"negrita\">Birziklatu aitzakia barik<\/span>\u201d\u00a0<span class=\"negrita\">kanpaina trinkoa amaitzeko, birziklatzeari buruzko InfoBilbao eskuorriak bidaliko dira 150.000 etxetara<\/span>. Bilboko etxe guztietan edukiontzi bakoitzean birziklatzen denari eta birziklatzeko moduei buruzko informazioa era didaktikoan biltzen duten eskuorriak jasoko dituzte.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">BILBON BIRZIKLATZEN DENARI BURUZKO DATUAK<\/span><\/span><\/p>\n<p><span class=\"negrita\">2017an 153.568,59 tona batu ziren udalaren gestiopean<\/span>; horrek esan nahi du 443 kilo sortzen direla biztanleko eta urteko. 2006an, berriz, 517 kilo biztanleko eta urteko.<\/p>\n<p><span class=\"negrita\">2017an Bilboko birziklatze-tasa % 45,73 izan zen<\/span>. Gaika, berriz, beiraren birziklatze-tasa % 65, paper kartoiarena % 52 eta ontziena % 30. Aurten gai organikoen bilketak % 121 egin du gora oraingoz eta uri osora hedatu da.<\/p>\n<p>Bilbon iaz 7.506 tona beira birziklatu ziren. Iaz birziklatu ziren 23.970 tona paper, 7.990 metro kubo egur adina dira edota, bestela esateko, tamaina erdiko 614 zuhaitz gutxiago bota ziren.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-medium wp-image-1682\" src=\"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/Bilboko-Udalaren-nahia-da-herritarrak-jabetu-daitezela-birziklatzeak-duen-garrantziaz-300x225.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"225\" srcset=\"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/Bilboko-Udalaren-nahia-da-herritarrak-jabetu-daitezela-birziklatzeak-duen-garrantziaz-300x225.jpg 300w, https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/Bilboko-Udalaren-nahia-da-herritarrak-jabetu-daitezela-birziklatzeak-duen-garrantziaz-768x576.jpg 768w, https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/Bilboko-Udalaren-nahia-da-herritarrak-jabetu-daitezela-birziklatzeak-duen-garrantziaz-1024x768.jpg 1024w, https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/10\/Bilboko-Udalaren-nahia-da-herritarrak-jabetu-daitezela-birziklatzeak-duen-garrantziaz-1200x900.jpg 1200w\" sizes=\"(max-width: 300px) 85vw, 300px\" \/><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bilboko Udalak urteak daramatza edukiontziak jartzen Bilboko kaleetan, gero eta gehiago birziklatzea lortzeko asmoz. Era berean, laster jarriko dira uri osoan gai organikoetarako edukiontzi marroiak. Duela hamabost egun abian jarri zen beste zerbitzu bat herritarrek hondakinak birziklatu eta berriro erabili ahal izateko. Langilerik gabeko puntu garbi mugikorretan edo Bilbogarbi mugikorra deritzenetan, kalean edukiontzi aproposa ez [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1680"}],"collection":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1680"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1680\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1684,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1680\/revisions\/1684"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1680"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1680"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1680"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}