{"id":536,"date":"2017-12-12T17:39:10","date_gmt":"2017-12-12T17:39:10","guid":{"rendered":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/como-afecta-el-cambio-climaticoa-la-economia\/"},"modified":"2019-12-20T11:53:49","modified_gmt":"2019-12-20T11:53:49","slug":"ekonomia","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/zer-da-klima-aldaketa\/nolako-eragina-du-klima-aldaketak\/ekonomia\/","title":{"rendered":"Ekonomia"},"content":{"rendered":"<section class=\"module\">\n<div class=\"container\">\n<div class=\"row\">\n<div class=\"col-md-6\">\n<h2>Nolako eragina du klima-aldaketak ekonomian?<\/h2>\n<p><strong>ERANTZUN LABURRA<\/strong><\/p>\n<p>Gaur egun, klima-aldaketak badu <strong>mundu-ekonomian eragina<\/strong>. Tenperaturaren igoerak gobernu eta herritarroi eragiten diguten galera ekonomikoak dakartzaten egoerak sortzen ditu. Eragin hauetako batzuk hurrengoak dira:<\/p>\n<ul>\n<li>Gure hiribilduaren <strong>barne-produktu gordinaren<\/strong> (BPG) <strong>murrizketa<\/strong>.<\/li>\n<li>Hondamendi naturalen eta inpaktu handiko klima-gertaeren ostean beharrezkoak diren <strong>berreraikitze- eta berreskuratze-lanen kostuak<\/strong>.<\/li>\n<li><strong>Ereiteko lurren eta uzten galera<\/strong>.<\/li>\n<li><strong>Bero-boladak eta baso-suteak.<\/strong><\/li>\n<li>Ozeanoen azidotzea, <strong>itsaskien eta arrainen kopurua murriztea<\/strong> eragiten duena.<\/li>\n<\/ul>\n<\/div>\n<div class=\"col-md-6 align-self-center\"><img decoding=\"async\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2017\/12\/economia.jpg&quot;\" alt=\"\" \/><\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/section>\n<section class=\"module bg-white-dark\">\n<div class=\"container\">\n<div class=\"row\">\n<div class=\"col-md-5 align-self-end\"><img decoding=\"async\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2017\/12\/cocinero.jpg\" alt=\"\" \/><\/div>\n<div class=\"col-md-7\">\n<p><strong>ERANTZUN LUZEA<\/strong><\/p>\n<p>Azter ditzagun klima-aldaketaren eta haren inpaktuaren ondorio ekonomikoak. Pentsatu, adibidez, airearen kutsaduraren ondorioz sortuko den <strong>osasun-publikoaren gastuaren gehikuntzan<\/strong>.<\/p>\n<ol start=\"2006\">\n<li>urtean, klima-aldaketak ekonomian izango duen eraginaren kostuari buruzko txosten bat egiteko eskatu zion Erresuma Batuko Ogasun Ministerioak <strong>Sir Nicholas Stern<\/strong> ekonomialariari. Ondorioetako bat honako hau izan zen: \u00ab[\u2026] ezer egiten ez badugu, klima-aldaketaren kostua eta arriskua <strong>urteko BPG globalaren gutxienez % 5eko galeraren<\/strong> parekoa izango da aurrerantzean. Arrisku eta ondorio gehiago kontuan hartuta, <strong>kalteen kalkuluak BPGaren % 20ra iritsiko lirateke<\/strong>\u00bb.<\/li>\n<\/ol>\n<p><strong><u>Munduko Meteorologia Erakundeak (MME)<\/u><\/strong> 2019. urtearen hasieran aurkeztutako txostenean, <strong><u>\u201cKimaren Egoera\u201d<\/u><\/strong>, klima-aldaketaren inpaktu finantzarioaren hainbat adibide aurkezten ditu, hala nola:<\/p>\n<ul>\n<li>Hondamendi naturalen eta inpaktu handiko klima-gertaeren ostean beharrezkoak diren <strong>berreraikitze- eta berreskuratze-lanen kostuak<\/strong>. Adibidez, 2015eko otsaila amaieran Euskadin egon ziren uholdeak 145.534 euro inguru kostatu zuten.<\/li>\n<li><strong>Ereiteko lurren eta uzten galera<\/strong>, bero-sasoian ur faltak eragin dezakeen laborantza produktibitatearen jaitsieraren edota uholdeen ondorioz.<\/li>\n<li><strong>Bero-boladak eta baso-suteak. <\/strong>Bero-boladak urtero ugariagoak eta inpaktu handiagokoak izatea espero da. Euskadin adibidez<strong>, 1978-2000<\/strong> urteen arteko bataz besteko tenperatura maximoa <strong>35 \u00baC<\/strong>-koa izan zen, eta <strong>2070-2100<\/strong> aldirako, ordea, <strong>39 \u00baC<\/strong>-koa izatea espero da.<\/li>\n<li><strong>Itsas mailaren igoera.<\/strong> Euskadin, Bilboko mareografoak bildutako datuen arabera, itsas mailaren igoeraren abiadura 2,98 mm\/urte izan zen 1993-2005 urteen artean. XXI. Mendearen amaierarako, ordea, itsas-maila 29 eta 49 cm artean igotzea espero da, eta gainera, egoera okerrera doala dirudi.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<p>Eta horrek guztiak nolako eragina dauka zure eguneroko ekonomian? Azterlan ugarik diotenez, <strong>tenperaturaren igoerak <\/strong><strong>lan-produktibitate txikiagoa<\/strong><strong>,<\/strong> eraginkortasun txikiagoa eta lan egindako orduen kopuru txikiagoa izatea eragingo du, batez ere aire zabalean lan egiten dutenen kasuan. Horren guztiaren ondorioz, <strong>diru-sarrerak txikiagoak<\/strong> izango dira. Egoera horri, gainera, eraikinak giro-baldintza berrietara egokitzeko energian egin beharreko gastua gaineratu behar zaio.<\/p>\n<p>Pentsatu, halaber, zure <strong>erosketa-saskian<\/strong>. Nondik datoz kontsumitu ohi dituzun gauzak? Nolako eragina izango du klima-aldaketak haien produkzioan? <strong>Ogiaren prezioak gora egin al dezake<\/strong> landutako garia lehorteen ondorioz galtzen edo murrizten bada?<\/p>\n<p>Demagun gustuko duzula noizean behin <strong>kopa bat ardo<\/strong> edatea. Ba al zenekien klima-aldaketa <strong>mahastien banaketa<\/strong> eraldatzen ari dela eta mahastiak iparralderantz eramaten ari direla? Ildo horretan, Erresuma Batuko hegoaldea lehiakide gogor bihurtzen ari da mahastizaintzan eta ardogintzan. Eta honek, gure herrialdean ardogintzan jarduten dutenei galera ekonomikoak ekar lieke.<\/p>\n<p>Eta zer iritzi duzu <strong>CO<sub>2<\/sub> gasak atmosferan<\/strong> dituen kontzentrazio handien ondorioz itsasoa pixkanaka azidotzearen inguruan? Itsasoko uraren baldintzetan gertatutako aldaketa horrek, tenperaturaren igoerak ((0,5-0,7 \u00baC-ko igoera hamarkada batean Kantauri Itsasoan))eta olatuen dinamikan ere gertatzen ari diren aldaketek (urteko 0,8 cm-ko igoera olaturik handienetan)<strong>arrantza kaltetuko dute seguruenik<\/strong>, eta, horren ondorioz, milaka lanpostu arriskuan geratuko dira eta turismo-elementu erakargarri batzuen bideragarritasuna kaltetua geratuko da (hala nola gaur egun milaka turista erakartzen dituen gastronomiarena).<\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/section>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nolako eragina du klima-aldaketak ekonomian? ERANTZUN LABURRA Gaur egun, klima-aldaketak badu mundu-ekonomian eragina. Tenperaturaren igoerak gobernu eta herritarroi eragiten diguten galera ekonomikoak dakartzaten egoerak sortzen ditu. Eragin hauetako batzuk hurrengoak dira: Gure hiribilduaren barne-produktu gordinaren (BPG) murrizketa. Hondamendi naturalen eta inpaktu handiko klima-gertaeren ostean beharrezkoak diren berreraikitze- eta berreskuratze-lanen kostuak. Ereiteko lurren eta uzten galera. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":476,"parent":563,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"templates\/pagina-con-subtitulo-template.php","meta":{"footnotes":""},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/536"}],"collection":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=536"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/536\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2257,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/536\/revisions\/2257"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/563"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/476"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=536"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}