{"id":480,"date":"2017-12-05T16:30:43","date_gmt":"2017-12-05T16:30:43","guid":{"rendered":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/consumo-energia\/"},"modified":"2022-01-12T10:46:18","modified_gmt":"2022-01-12T10:46:18","slug":"energia-kontsumoa","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/zer-egin-ahal-duzu-zuk\/energia-kontsumoa\/","title":{"rendered":"Energia-kontsumoa"},"content":{"rendered":"<section class=\"module\">\n<div class=\"container\">\n<div class=\"row\">\n<div class=\"col-md-6 align-self-center\">\n<h2>Izan zaitez eraginkorra energiarekin<\/h2>\n<p><strong>ERANTZUN LABURRA<\/strong><\/p>\n<p>Ingurunean dugun eragina murrizteko, <strong>energiaren erabilera eraginkorra<\/strong> ere egin behar dugu. Biztanleriak era askotan lagun dezake energia berriztaezina sortzeak eta energia gehiegi kontsumitzeagatik energia hori xahutzeak dakartzaten ondorio kaltegarriak arintzen. Jarraian, ideia batzuk ematen dizkizugu:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Bonbilla<\/strong> goriak edo halogenoak Led bezalako bonbilla eraginkorrago batzuez <strong>ordezkatu<\/strong>.<\/li>\n<li><strong>Deskonektatu une horretan erabiltzen edo kargatzen ari ez zaren aparatu elektriko guztiak<\/strong>.<\/li>\n<li>Galdetu zure energia-hornitzaileari <strong>kontagailu adimenduna instalatzeko<\/strong> aukera daukazun.<\/li>\n<li><strong>Energia-hornitzaile &#8220;berde&#8221;<\/strong> batera aldatu.<\/li>\n<li>Ahal izanez gero, <strong>eguzki-panelak<\/strong> <strong>instalatu <\/strong>zure etxebizitzan edo negozioan.<\/li>\n<li><strong>Ondo isolatu zure etxea<\/strong>, gehiegizko aire girotua edo berokuntza ez kontsumitzeko.<\/li>\n<li><strong>Instalatu termostato programagarriak<\/strong>, zure etxeko klimatizazio-sistemak eraginkortasunez maneiatzeko.<\/li>\n<li><strong>A+, A++ eta A+++ etxetresna elektrikoak<\/strong> eros itzazu.<\/li>\n<\/ul>\n<\/div>\n<div class=\"col-md-6 align-self-center text-center\"><img decoding=\"async\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2018\/01\/consumo-energia.jpg\" alt=\"\" \/><\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/section>\n<section class=\"module bg-white-dark p-b-0\">\n<div class=\"container\">\n<div class=\"row\">\n<div class=\"col-sm-8 align-self-center\">\n<p><strong>ERANTZUN LUZEA<\/strong><\/p>\n<p>Bilbo posizio pribilegiatuan dago munduko beste hiri askoren aldean, baina, hiri garatu eta berritzaile bateko herritarrak garenez, ondasun edo zerbitzu gehiago kontsumitzen ditugu. Ondasun edo zerbitzu horiek ekoizteko <strong>energia<\/strong> asko behar da, eta energia hori, gehienetan, <strong>erregai fosiletatik dator<\/strong>, ingurumenean kalteak sortuz \u2013 konponezinak batzuetan.<\/p>\n<p>Klima-aldaketaren efektuak murrizteko funtsezko premisetako bat atmosferara isurtzen den CO<sub>2<\/sub> kantitatea gutxitzea da. Helburu hori lortzeko, ezinbestekoa da <strong>energia berriztagarriek protagonismo handiagoa lortzea<\/strong> (Euskadiren kasuan, 2030erako energia berriztagarriek azken kontsumoaren % 32 izatea eta 2016-2030 arteko energia aurrezpena % 25koa izatea espero da, <a href=\"https:\/\/www.eve.eus\/\">EEE<\/a>-ren arabera).<\/p>\n<p><strong>Kontsumo elektrikoko kooperatibak<\/strong> konpainia elektriko tradizionalentzako alternatiba ona dira. Gehienek kooperatiba gisa funtzionatzen dute, eta energia iturria %100 berriztagarria dela bermatzen duten merkaturatzaileak dira.<\/p>\n<p>Gainera, energia berriztagarrien protagonismoa handitzeak <strong>Garapen Jasangarrirako 7. (energia eskuragarria eta ez kutsagarria) eta 11. (hiri eta komunitate jasangarriak) Helburuak<\/strong> lortzen lagunduko du.<\/p>\n<h2 class=\"text-center\">Bazenekien?<\/h2>\n<div class=\"tms-slides owl-carousel\">\n<div class=\"tms-item\">\n<div class=\"tms-content\">\n<blockquote><p>Ba al zenekien 2016an Quiton egindako Etxebizitzari eta Hiri Garapen Iraunkorrari buruzko NBEaren Konferentziaren arabera, munduko hiriek Lurraren azaleraren % 3 baino ez dutela hartzen, baina energia-kontsumoaren % 60-80a eta karbono-isurketen % 75a suposatzen dutela?<\/p><\/blockquote>\n<\/div>\n<\/div>\n<div class=\"tms-item\">\n<div class=\"tms-content\">\n<blockquote><p>Ba al zenekien <em>stand-by<\/em> modua saihesten baduzu erabiltzen ari ez zaren etxetresna elektrikoetan, alegia, itzaltzen edo deskonektatzen badituzu, zure energia-kontsumoa % 10 murritz dezakezula, hau da, urtean 50 \u20ac baino gehiago?<\/p><\/blockquote>\n<\/div>\n<\/div>\n<div class=\"tms-item\">\n<div class=\"tms-content\">\n<blockquote><p>Ba al zenekien etxean aurrezki- eta eraginkortasun-neurri batzuk hartzeak ez dakarkiola inolako kosturik kontsumitzaileari, eta urtean 17 eta 200 euro bitarteko aurrezkia ahalbidetzen duela?<\/p>\n<p>Ba al zenekien Led bonbilla bakoitzarekin elektrizitatean 100 \u20ac baino gehiago aurreztu ahalko zenituela bere 20 urteko bizitza erabilgarrian?<\/p><\/blockquote>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<div class=\"col-md-4 align-self-end\"><img decoding=\"async\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2017\/12\/gordito-sabias-que.jpg\" alt=\"\" \/><\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/section>\n<section class=\"module\">\n<div class=\"container\">\n<div class=\"row\">\n<div class=\"col-md-5 align-self-center text-center\"><img decoding=\"async\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2017\/12\/etiqueta-energetica.jpg\" alt=\"\" \/><\/div>\n<div class=\"col-md-7 align-self-center\">\n<h2><strong>BILBOK ESKAINTZEN DITUEN AUKERAK<\/strong><\/h2>\n<p>Bilboko Udalak <a href=\"https:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?c=Page&amp;cid=1272991392698&amp;language=eu&amp;pageid=&amp;pagename=SurbisaBilbao%2FPage%2FSUR_Home\">SURBISA Udal Sozietatea<\/a> ipintzen dizu eskura, hiriko eraikinak, etxebizitzak eta lokalak birgaitzeko lanak sustatzeaz arduratzen den Erakundea. Horrela, zure etxea eta komunitatea energetikoki jasangarriagoak izango dira.<\/p>\n<p>Gainera, <a href=\"https:\/\/www.eve.eus\/\">Energiaren Euskal Erakundearen<\/a> (EEE) webgunean zure eguneroko bizitzan <a href=\"https:\/\/www.eve.eus\/Eficiencia-y-Ahorro\/Consejos-para-ahorrar-energia-en-casa\/La-vivienda.aspx\">energia aurrezteko aholku<\/a> interesgarriak dauzkazu.<\/p>\n<p>Era berean, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) webgunean ere 1 &#8211; 6 ordu bitarteko doako <a href=\"https:\/\/www.idae.es\/ahorra-energia\/aula-digital-aprende-ahorrar-energia\">ikastaro digital<\/a> batzuk aurkitu ditzakezu, energia-aurrezpenari buruzko ezagutzak zabaltzeko eta hauek praktikara eramateko, zure ingurumen-inpaktua murrizten laguntzeko.<\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/section>\n<section class=\"module bg-white-dark\">\n<div class=\"container\">\n<div class=\"row\">\n<div class=\"col-md-12 text-center\"><img decoding=\"async\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2017\/12\/infografia-casa-1.jpg\" alt=\"\" \/><img decoding=\"async\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2017\/12\/infografia-casa.jpg\" alt=\"\" \/><\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/section>\n<section class=\"module\">\n<div class=\"container\">\n<div class=\"row\">\n<div class=\"col-md-10 m-auto\">\n<div class=\"module-title text-center\">\n<h2><strong>ENERGIA MURRIZPENAREKIN KONPROMITUTAKO HERRITARRENTZAKO AHOLKUAK<\/strong><\/h2>\n<p>Hona hemen \u00a0Bilbo Karbonoan Neutroa Ingurumen Estrategiaren erronkaren parte den kontsumo energetiko jasangarri ereduan oinarritzen diren zenbait aholku, zure kontsumo energetikoa murrizten animatzeko:<\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<p><!-- .row --><\/p>\n<div class=\"row\">\n<div class=\"col-md-4 align-self-center\">\n<div class=\"icon-box text-center consejo\">\n<div class=\"icon-box-icon\"><\/div>\n<div class=\"icon-box-content\">\n<p><strong>Bonbilla goriak edo halogenoak Led bezalako bonbilla eraginkorrago batzuez ordezkatu<\/strong>, eta energia eta dirua aurreztuko duzu.<\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n<div class=\"icon-box text-center consejo\">\n<div class=\"icon-box-icon\"><\/div>\n<div class=\"icon-box-content\">\n<p><strong>Erabiltzen ari ez zaren logelen argiak itzali<\/strong>, eta, normalean ahazten bazaizu, mugimendu-sentsoreak ezarri, automatikoki pizteko eta itzaltzeko.<\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n<div class=\"icon-box text-center consejo\">\n<div class=\"icon-box-icon\"><\/div>\n<div class=\"icon-box-content\">\n<p><strong>Ez erabili beroegi dagoen ura<\/strong>. Berogailua 30-35\u00baC-tan doitu dutxatzen zaren bitartean energia aurrezteko.<\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n<div class=\"icon-box text-center consejo\">\n<div class=\"icon-box-icon\"><\/div>\n<div class=\"icon-box-content\">\n<p><strong>Jaitsi pertsianak<\/strong>, egun beroetan eguzki-erradiazio gutxiago sar dadin eta zure etxea gutxiago berotzeko, eta egun hotzetan, etxe barruko beroa mantentzeko. Eta <strong>aireztatu zure etxea<\/strong>, udan goizeko eta gaueko ordu freskoetan, eta neguan eguerdiko ordurik beroenetan.<\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n<div class=\"icon-box text-center consejo\">\n<div class=\"icon-box-icon\"><\/div>\n<div class=\"icon-box-content\">\n<p><strong>Hobe haizagailu bat aire girotu bat baino<\/strong> (AG), haizagailuek AG-ek baino askoz energia gutxiago kontsumitzen baitute.<\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<div class=\"col-md-4 align-self-center text-center\"><img decoding=\"async\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2017\/12\/chico-tirantes.jpg\" alt=\"\" \/><\/div>\n<div class=\"col-md-4 align-self-center\">\n<div class=\"icon-box text-center consejo\">\n<div class=\"icon-box text-center consejo\">\n<div class=\"icon-box-icon\"><\/div>\n<div class=\"icon-box-content\">\n<p><strong>Isolamendua hobetu<\/strong>, beira bakarreko leiho zaharren ordez beira bikoitzekoa jarri. Zure etxea isolatzeko bereziki diseinatutako leiho hauekin, % 50 &#8211; 70 arteko beroa edo aire hotza galtzea saihesten da.<\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n<div class=\"icon-box-icon\"><\/div>\n<div class=\"icon-box-content\">\n<p>Erreparatu etxetresna elektrikoen sailkapen energetikoaren etiketei, eta erosi <strong>eraginkortasun handiena erakusten duten gailuak (A+, A++ eta A+++)<\/strong>.<\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n<div class=\"icon-box text-center consejo\">\n<div class=\"icon-box-icon\"><\/div>\n<div class=\"icon-box-content\">\n<p><strong>Egiaztatu labea behar bezala ixten dela<\/strong>. Gainera, <strong>labea aldatzeko<\/strong> asmoa baduzu, aukeratu A kategoriako eredu bat, 200 \u20ac inguru aurreztu ahalko zenuke bere bizitza baliagarrian zehar.<\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n<div class=\"icon-box text-center consejo\">\n<div class=\"icon-box-icon\"><\/div>\n<div class=\"icon-box-content\">\n<p><strong>Platerak ez garbitu eskuz ontzi-garbigailua baduzu<\/strong>, ontzi-garbigailu modernoek ur eta energia gutxiago erabiltzen dute (eta gehienek &#8220;EKO&#8221; programa bat dute), baina beteta egon arte itxaron ezazu martxan jarri baino lehen.<\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n<div class=\"icon-box text-center consejo\">\n<div class=\"icon-box-icon\"><\/div>\n<div class=\"icon-box-content\">\n<p><strong>Garbigailua erabat bete ezazu<\/strong> (baimendutako muga errespetatuz), eta tenperatura baxuan garbitu. <strong>Saiatu lehorgailua ez erabiltzen.<\/strong><\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<p><!-- .row --><\/p>\n<\/div>\n<\/section>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Izan zaitez eraginkorra energiarekin ERANTZUN LABURRA Ingurunean dugun eragina murrizteko, energiaren erabilera eraginkorra ere egin behar dugu. Biztanleriak era askotan lagun dezake energia berriztaezina sortzeak eta energia gehiegi kontsumitzeagatik energia hori xahutzeak dakartzaten ondorio kaltegarriak arintzen. Jarraian, ideia batzuk ematen dizkizugu: Bonbilla goriak edo halogenoak Led bezalako bonbilla eraginkorrago batzuez ordezkatu. Deskonektatu une horretan erabiltzen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":481,"parent":497,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"templates\/pagina-con-subtitulo-template.php","meta":{"footnotes":""},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/480"}],"collection":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=480"}],"version-history":[{"count":27,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/480\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3712,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/480\/revisions\/3712"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/497"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/481"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=480"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}