{"id":1091,"date":"2017-12-13T09:17:29","date_gmt":"2017-12-13T09:17:29","guid":{"rendered":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/acciones-municipales\/contaminacion-atmosferica\/"},"modified":"2022-01-14T07:44:09","modified_gmt":"2022-01-14T07:44:09","slug":"kutsadura-atmosferikoa","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/udal-ekintzak\/kutsadura-atmosferikoa\/","title":{"rendered":"Kutsadura atmosferikoa"},"content":{"rendered":"<section class=\"module table-bordered\">\n<div class=\"container\">\n<div class=\"row\">\n<div class=\"col-md-6\">\n<p><strong>ERANTZUN LABURRA<\/strong><\/p>\n<p><strong>Airearen kutsadurak<\/strong> giza osasunean izugarrizko erasoak jotzen jarraitzen du eta jada <strong>munduko biztanleriaren % 90ari eragiten dio. <\/strong>Gainera urtero zazpi milioi pertsonaren heriotza goiztiarraren erantzule da, hauetatik 600.000 haurrak (<strong>2019ko NBEren datuak<\/strong>). <strong><u>NBE-Habitat<\/u><\/strong>en arabera, hiriek munduko berotegi efektuko gasen emisioen % 60 baino gehiago ekoizten dute.<\/p>\n<p>Airearen kutsadurak lehen mailako arriskua suposatzen du haurdun dauden emakumeentzat; gainera, jada eskola-errendimenduaren, 5 urte baino gutxiagoko haurren gaixotasun kronikoen eta gas kutsatzaileen artean loturak aurkitu dira. 2019ko azaroan, <strong><u>Osasunaren Mundu Erakundeak<\/u><\/strong> eta<strong><u> Munduko Bankuak<\/u><\/strong>, klima-krisiaren aurkako funtsezko neurriak hartzen ez badira, kaltetuenak 0 eta 5 urte bitarteko haurrak izango direla adierazi zuten.<\/p>\n<p>Gainera, kutsadura berotze globala eta <a href=\"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/zer-da-klima-aldaketa\/klima-aldaketa\/\">klima-aldaketa<\/a> larriagotzen dituen faktore garrantzitsuetako bat da.<\/p>\n<p>Atmosfera-gas kutsatzaile nagusiak honako hauek dira:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Sufre oxidoak (SO<sub>x<\/sub>), batik bat SO<sub>2<\/sub>.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Nitrogeno oxidoak (NO<sub>x<\/sub>).<\/strong><\/li>\n<li><strong>Ozonoa (O<sub>3<\/sub>).<\/strong><\/li>\n<li><strong>Karbono monoxidoa (CO).<\/strong><\/li>\n<li><strong>Partikula esekiak (PM edo PM10 eta PM2.5).<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Azken hamarkadetan, Bilbo, industria-hiri izatetik zerbitzu-hiri izatera igaro da, eta, horri esker, airearen kalitate-baldintzak nabarmen hobetu dira. Dena den, hobekuntza gehiago egitea beharrezkoa da oraindik, <strong>hirian igortzen diren berotegi-efektuko gasen % 40 baino gehiago garraioan sortzen baitira.<\/strong><\/p>\n<div><\/div>\n<\/div>\n<div class=\"col-md-6 align-self-end\"><img decoding=\"async\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2017\/12\/contaminacion-atmosferica.jpg\" alt=\"\" \/><\/div>\n<\/div>\n<div class=\"row\">\n<div class=\"col-md-12\">\n<p><strong>ERANTZUN LUZEA<\/strong><\/p>\n<p>Gaian apur bat sakontzeko, gas kutsatzaileen eraginak azalduko ditugu:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Sufre oxidoak (SO<sub>x<\/sub>), batik bat SO<sub>2<\/sub>.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Sufrea duten substantziak \u2014besteak beste, ikatza eta petrolioa\u2014 erretzean sortzen da. Euri-urarekin eta beste gas batzuekin konbinatzean, euri azidoa sortzen dute. <strong>Gas horien arnasketak arnasketa-arazoak sor ditzake<\/strong> (birika-gutxiegitasuna). Gainera, gas hauen ondorioz hurrengo <strong>gaixotasunak<\/strong> sor daitezke:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Begi-narritadura azido sulfurikoaren eraketaren ondorioz, biriketako edema, bihotz-geldialdia, zirkulazioaren gelditzea edo keratitisa. <\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Nitrogeno oxidoak (NO<sub>x<\/sub>).<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Hasieran, lurzoruko eta ozeanoetako bakteriek sortutako oxido nitriko (NO) gisa sortzen da, eta horrek, atmosferako oxigenoarekin konbinatzean, nitrogeno dioxidoa (NO<sub>2<\/sub>) eratzen du. <strong>Hirietan, konposatu horren % 75 baino gehiago ibilgailuen zirkulazioaren ondorioz sortzen da<\/strong>. Oxido horiek hainbat arazo eragiten dituzte gure osasunean. Zenbait organotan (gibela, barea, etab.) eta arnas sisteman dituen eraginak dira nabarmentzekoak. Nitrogeno oxido maila altuen arnasketak hurrengo arazoak eragin ditzake:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Erredurak, espasmoak, eztarriko ehunen eta goiko arnasbidearen dilatazioa, eta gorputzeko ehunen oxigenazio murrizketa.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Ozonoa (O<sub>3<\/sub>).<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Nitrogeno oxidoa, konposatu organiko lurrunkorrak eta beste konposatu batzuk erreakzionatzean eratzen den konposatua da. Atmosferaren goiko geruzetan onuragarria da, Lurra erradiazio ultramoreetatik babesten duen ozono-geruzan baitago. Hala ere, lurrazaletik hurbil, arnasketa-arazo larriak eragin ditzake, mukosak narritatuz edo birika-gaixotasunak sortuz. Ozono maila altuak hurrengo gaixotasunak eragin ditzake:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Arnasketa gaixotasun kronikoak. <\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Karbono monoxidoa (CO).<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Klima-aldaketari buruzko sarreran aipatua. Bigarren mailako konposatu gisa karbono dioxidoa eratzen du, berotegi-efektuko gas nagusietako bat, alegia. Osasunaren ikuspegitik, <strong>karbono monoxidoa odolean sartzen denean, hartan dagoen oxigeno-kantitatea txikitzen du, ehun eta organoentzat oso kaltegarria izan daitekeena.<\/strong> Karbono monoxidoa arnasteak hurrengoak eragin ditzake:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Buruko mina, zorabioa edo nekea.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Karbono monoxido esposizio maila altuagotan, ordea, hurrengoak eragin ditzake:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Logura, haluzinazioak, konbultsioak edo konorte-galtzea.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Partikula esekiak (PM edo PM10 eta PM2.5).<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Hauek ere klima-aldaketari buruzko atalean aipatu ditugu. Besteak beste, ibilgailuen pneumatiko eta balazten zati txikiak (higaduraren ondorioz sortuak) eta kedar- edo hauts-partikulak dira. Partikula esekiak kutsatzailerik arriskutsuenak dira giza osasunerako; izan ere, hain txikiak direnez, giza gorputzaren barruan ia edozein lekutara garraia ditzakete substantzia kaltegarriak.<\/p>\n<p>Partikula hauen arnasketak gaixotasun hauek eragin ditzake:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Bronkitis sinple edo kronikoa, arazo kardiobaskularrak edo odol-intoxikazioa.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/section>\n<section class=\"module\">\n<div class=\"container\">\n<div class=\"row\">\n<div class=\"col-md-5\"><img decoding=\"async\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2017\/12\/firma.jpg\" alt=\"\" \/><\/div>\n<div class=\"col-md-7\">\n<h2>Helburuak eta ekintzak<\/h2>\n<p>Bilbon, Udalak gas kutsatzaileen murrizketa eta arintzea lortzeko neurriak hartu ditu.<\/p>\n<p>Udalak zenbait erronkari aurre egin nahi die. Hauek dira nagusietako bi: <strong>herritarrak kutsatzaile atmosferikoen arriskuen inguruan kontzientziatzea<\/strong>, eta gure eguneroko bizitzan <strong>gutxiago kutsatzeko alternatibak eskaintzea<\/strong> eta ezagutaraztea, hala nola, <a href=\"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/zer-egin-ahal-duzu-zuk\/mugikortasuna\/\">garraiobide<\/a> alternatiboak.<\/p>\n<p>Helburu horiek betetzea, neurri batean, Bilboko Udalak sinatutako ingurumen-arloko akordio hauen bidez oinarritzen da:<\/p>\n<ul>\n<li><a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Carta_de_Aalborg\"><strong>Carta de Aalborg<\/strong><\/a>, Bilboko Udalak 1998ko martxoaren 31n sinatua. Akordio hori sinatzean, Tokiko Agenda 21 apurka-apurka ezartzeko oinarriak ezarri ziren Bilbon. Haren funtsezko tresnetako bat Tokiko Ekintza Plana da.<\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/www.covenantofmayors.eu\/about\/signatories_en.html?city_id=1422\"><strong>Covenant of Mayors for Climate &amp; Energy<\/strong><\/a>, lehen <strong>Compact of Mayors<\/strong> izenarekin ezagutzen zena, Bilboko Udalak 2010eko maiatzaren 21ean sinatua. Bilbon, eragin hauek izan zituen: Metro Bilbaoren sarea zabaltzea eta Bilbobizi planaren bidez bizikletaren erabilera sustatzea (bizikletak mailegatzeko zerbitzuaren erabiltzaileen kopurua % 100 handitu zen).<\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/www.sustainablecities.eu\/about-the-basque-declaration\/\"><strong>BasqueDeclaration<\/strong><\/a>. Euskal Adierazpena, 2016ko apirilaren 27an sinatua. Dokumentu hori partikularrek ere sinatu dezakete.<\/li>\n<li><strong>Bilboko aire kalitatearen hobekuntza Plana<\/strong>, 2018ko maiatzaren 28an sinatua. Eusko Jaurlaritza eta Bilboko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmen honen helburua airearen kalitatea hobetzeko plan baten elaborazioa da, nitrogeno dioxidoaren (NO<sub>2<\/sub>) emisio atmosferikoak murrizten dituena, hain zuzen ere.<\/li>\n<\/ul>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/section>\n<section class=\"module bg-white-dark\">\n<div class=\"container\">\n<div class=\"row\">\n<div class=\"col-md-8 align-self-center\">\n<h2>Esteka interesgarriak<\/h2>\n<ul class=\"enlaces\">\n<li><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/www.ecourbano.es\/\">AALBORGEKO GUTUNA<\/a><\/li>\n<li><a href=\"https:\/\/www.globalcovenantofmayors.org\/cities\/bilbao\/\">GLOBAL COVENANT OF MAYORS FOR CLIMATE ENERGY<\/a><\/li>\n<li><a href=\"https:\/\/sustainablecities.eu\/about-the-basque-declaration\/\">BASQUE DECLARATION<\/a><\/li>\n<li><a href=\"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/12\/Greenpeace-Bilbao.pdf\">UDALAREN ETA GREENPEACE ELKARTEAREN ARTEKO KONPROMISOA, BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURIAK GUTXITZEKO<\/a><\/li>\n<li><a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/albistea\/2018\/bilboko-udalerrian-airearen-kalitatea-hobetzeko-plana-gobernu-bilera-2018-05-08\/web01-s2ing\/eu\/\">BILBOKO AIRE KALITATEAREN HOBEKUNTZA PLANA (EUSKO JAURLARITZA)<\/a><\/li>\n<li><a href=\"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/05\/BILBOKO_AIRE-KALITATEANHOBETZEKO_PLANA.pdf\">BILBOKO AIREAREN KALITATEA HOBETZEKO PLANA<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/section>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>ERANTZUN LABURRA Airearen kutsadurak giza osasunean izugarrizko erasoak jotzen jarraitzen du eta jada munduko biztanleriaren % 90ari eragiten dio. Gainera urtero zazpi milioi pertsonaren heriotza goiztiarraren erantzule da, hauetatik 600.000 haurrak (2019ko NBEren datuak). NBE-Habitaten arabera, hiriek munduko berotegi efektuko gasen emisioen % 60 baino gehiago ekoizten dute. Airearen kutsadurak lehen mailako arriskua suposatzen du [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":352,"parent":1044,"menu_order":2,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"templates\/pagina-con-subtitulo-template.php","meta":{"footnotes":""},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/1091"}],"collection":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1091"}],"version-history":[{"count":13,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/1091\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3738,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/1091\/revisions\/3738"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/1044"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/352"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/biobilbao.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1091"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}